2025-03-22
HomeEkintza SozialaAinhoa Etxaide: "PPren gobernuari bost axola zaizkio langabezia eta pobrezia"

Ainhoa Etxaide: “PPren gobernuari bost axola zaizkio langabezia eta pobrezia”

LAB sindikatuak, Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia eta Bea Martxueta, Politika Sozialetako idazkariaren eskutik, Raxoiren Gobernuak pasadan ostiralean aurkezturiko 2012ko Estatuko Aurrekontuen Proiektuaren balorazioa egin dute gaur prentsaurrean.


Etxaidek, Estatu Espaiñolak aurkezturiko aurrekontuak lobby finantzieroari begira eginda daudela eta honen baitan, krisia areagotu besterik ez dela egingo  salatu du. Erabaki honen atzean elite politiko baten proiektua izatea eta etorkizun ekonomiko eta soziala interes pribatuen esku uztea dela gaineratu du.

Guzi hau da ostegunean salatu genuena eta argi erakutsi genuen Euskal Herrian badela masa sozial nahiko beste bide bat egiteko. Zentzu honetan Etxaidek instituzioei gehiengo zabalak egin aldarriari entzuteteko, politika hauek salatzeko eta politika hauek ez jarraitzeko eskatu die. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.