2025-04-13
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakAinhoa Etxaide: "Politika fiskala goitik behera aldatu behar da aberastasuna banatuz egoera...

Ainhoa Etxaide: “Politika fiskala goitik behera aldatu behar da aberastasuna banatuz egoera sozial larriari buelta emateko”

Egungo politika fiskalak dakartzan enplegu suntsiketa eta desberdintasunen aurrean, eta benetako enplegu sorrerarako beharrezkoa den fiskalitate justu eta solidarioa helburu, LABek defendatzen dituen neurriak izan ditu hizpide gaur.

Halaber, fiskalitatearekin zuzenki lotuta, gaur bertan ezagutu dugun berria, EAEn opor fiskal moduan emandako diru laguntzak legez kanpokoak izateagatik Europar Batasunak ezarri duen isuna ere hizketagai izan du LABek: PNVren ardura azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak eta oporren onuradurek ordain dezaten beharrezko diren tresnak martxan jarri daitezela eskatu du.

Etxaideren arabera, egun egiten den fiskalitateak murrizketa berrietara garamatza eta krisiaren irtenbidetik hurrundu egiten gaitu. "Gure bizi baldintzak ziurtatzeko behar beharrezkoak dira enplegua, zerbitzu publikoak eta prestazioak". Hori aberastasuna banatuz ziurtatzen dela gaineratu du, nahiz eta "gaurko fiskalidade ereduak kontrakoa egiten du".

Bide honetan, Euskal Herriko ekonomia indartzeko estrategia oso bat behar beharrezkotzat jo du LABek, "egoera ekonomikoa aldatzea ez ezik, ekonomia premia sozialei begira” jarriko duen estrategia. Eta hori politika publikoak eginez bakarrik lortuko da.

Egungo ereduak hondamendira eramango gaituela salatu du LABek eta abidide garbiena gaur Europatik isuna jaso duen opor fiskalen afera dela deritzo. LABeko idazkari naguska azpimarratu bezala, isun honekin "hirugarren aldiz" ordainduko dugu darabilten politika fiskala, "lehenengoa zergak biltzeari uzteagatik, bigarren aldiz krisia eurek sortu arren guk ordaindu dugunean eta hirugarrena zigorra langile guztion artean ordainduko dugunean".

Hemen egiten den politika fiskala botere ekonomikoak ezartzen dutela salatu dute LABeko bozemaleek. PP eta PSEren laguntza duen PNV egin du arduradun.

Egoerari buelta emateko LABek Politika fiskala goitik behera aldatu behar dela aldarrikatzen du, egoera sozial larriari buelta eman eta sektore publikoa motor ekonomiko sendoa eta eraginkorra izan dadin aberastasuna banatzea ezinbestekotzat jo du.

Aldaketa hau instituzioetatik etorri behar dela azaldu dute Ainhoa Etxaidek eta politika ekonomikoetako idazkari Rafa Izquierdok. Haien arabera, hiru zutabetan oinarritu behar da aldaketa:
◦ Politika fiskalaren gaian parte hartze eta akordio soziala derrigorrezkoa izatea, hau da, ez dadila CONFEBASKen bulegoetan erabaki.
◦ Premia sozialak eta egoera ekonomikoa izan daitezela politika fiskalaren eztabaida zuzenduko dutenak.
◦ Eta eredu eta politika fiskala bere osotasunean hemen erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna eskuratzea.

Aldaketak instituzioetan erabaki eta instituzioetatik bideratu behar dira LABentzat, baina era berean, aldaketak egongo diren edo ez instituzioen esku ezin direla utzi esan du. Jendarteak behartu behar ditu aldaketak.

LABek EAEko hiru Aldundietan egungo politika fiskala aldatzeko proposamenak erregistratuko dituela iragarri du. Halaber, proposamena ELA eta gehiengo sindikala osatzen duten gainontzeko sindikatuekin konpartituko du, fiskalidadea aldatzea ekarriko duen bidean denak batera lan egiteko helburuz.

 

 

 

{linkr:related;keywords:fiskalitatea;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...