2024-11-07
HomeOharrakLAB sindikatuaAinhoa Etxaide: "Los cambios que necesitamos solo se darán si somos capaces...

Ainhoa Etxaide: “Los cambios que necesitamos solo se darán si somos capaces de acumular fuerzas y presionar”

Atanon eta sindikatuaren batzar nazionala eginez hasten dugu berriro urtea. Guretzat berezia izango da 2012, sindikatuaren Biltzar Nagusiaren urtea delako. Lau urte pasa dira 7. Biltzar Nagusia burutu genuenetik.

Inork ez zuen pentsatzen Kongresua bukatu eta hilabete pare batera sekulan ezagututako krisirik larriena hasiko zenik. Eta inork gutxik pentsatzen zuen urte oso gutxitan testuinguru guztiz berria eta historikoa irekiko zela Euskal Herrian. Ez da batere erraza izan azken urteetako bidea, hori argi dago.

Lehentasunak, lan erritmoak, gure eguneroko agenda… krisiak gure barne bizitza guztia aldatzera eta egokitzera behartu gaitu. Presio ikaragarriarekin lan egin behar izan dugu. Erabaki asko eta azkarrak hartu behar izan ditugu, premiak nagusitu zaizkigu gure barne eztabaidak eta prozedurak zaintzeko aukera gehiegirik gabe. Normalean tentsioak eta liskarrak sortzen ditu horrek, eta ez da horrelakorik nagusitu gure artean.

Koexioa eta militantziak erakutsitako ardura eta erantzukizuna izan dira urte hauetako ezaugarria. Ziur izan horretan egon dela neurri handi batean, sindikatu honek lau urte hauetan egin ahal izan duen guztiaren klabeetako bat. Militantziaren ardura eta erantzukizuna, egin ahal den guztia egiteko prestutasuna. Hori da krisi honetan militante sindikal bati exijitu behar zaion lehenengo gauza. Eta benetan arro esaten dut, horretan LABeko kideek ez duzuela kale egin.

Hau izango da Kongresu epealdi honetan egiten dugun azken batzar nazionala. Orain gure estrategia gaurkotzea eta indarberritzea tokatzen zaigu. Sindikatua datozen urteetako erronkei begira jartzea. Horiek dira Kongresuaren eginkizunak. Eta zuzendaritza berritzea, noski. Horretan ezusteko gutxi emango ditugula iragartzen dugu. Zuen baimenarekin, eta babesa eskuratuz gero, ez da hau izango hemen botako dudan azken hitzaldia.

Kongresua erronketako bat izango da, ez bakarra. Kongresuko lanak krisi honen kontra borrokatzearekin bateratu beharko ditugu. Krisi honetaz baliatuz gure eskubideen kontrako eraso bortitz eta neurrigabean jarraitzen dute. Ez dago mugarik. Hiru urte krisiaren kontrako neurriak hartzen, eta atzeraldi berri baten atarian gaudela esaten digute. Krisiak bere bidea egiten jarraitzen du eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin oraindik eta gehiago larritu egiten da. Hiru urte eta gero bistan geratu da erabaki guztiak okerrak direla. Eta ez dute bat bera ere zuzendu. Erreforma berriak, egindako erreformaren gainean, eta krisia, krisiaren gainean.

Okertzeko inolako arriskurik gabe esan dezakegu hau ez dela krisi bat gehiago. Ez da egia garai txar bat pasatzen ari garela, hau krisi ekonomiko huts bat dela. Gertatzen ari dena hori baino askoz gehiago da. Eta sakonean aztertu behar da benetan aurre egingo badiogu.

Azken egunetan gertatukoaz mintzatuko naiz:

Bistakoa da kurtso honetan ez dela gehiengo sindikalaren dinamikarik egon. Eta hori zuzendu edo argitu beharreko gauza zen erreforma fase berri bati, atzeraldi berri bati aurre egiteko momentuan gaudenean. Egoera hori gainditzen saiatzeko momentua zen, gure ustez.

Eta benetan, oso albiste txarra izan da egoera zein den argitu dela jakitea, inolako eztabaidarik gabe, eta bide txarrena hartuz. Prentsaren bidez jakin dugu gehiengo sindikala ez dela posiblea. Guretzat hori oso larria da. Eta egoera berri baten aurrean gaude, ez dago gehiengo sindikalik baina, gainera, azken egunetakoak nabarmen kaltetu ditu ELA eta LABen arteko harremanak. Honek ez dio ezertan laguntzen sindikalgintza abertzalean egin behar den eztabaidari, ezinbestez egin behar den eztabaidari. Arduragabe jokatzea da.

Finiquitar la mayoría sindical, la posibilidad del trabajo en conjunto diciendo en una entrevista que la mayoría sindical no es posible es muy grave y es una irresponsabilidad. Es darle a la patronal el escenario que desea y le es más beneficioso. Y es darles a los y las trabajadoras una mala noticia. Pero además, tomar el camino del medio y justificar la posición de cada cual en la descalificación y tergiversación del otro es la peor de las decisiones que hoy se puede tomar. A corto, beneficios los justos. Pero a largo, lo único que queda es desprestigio hacia el sindicalismo y descapitalizar lo que con tanto esfuerzo y trabajo a conseguido la mayoría sindical estos últimos tres años. No merece la pena, el beneficio particular no va a compensar lo que podemos perder como movimiento sindical.

LAB aborda esta situación con tres cosas bien claras: Una, la mayoría sindical es necesaria si queremos avanzar hacia una alternativa generando una mayoría social suficiente capaz de abrir nuevas situaciones en este país. Y no tiene alternativa. Gestionar posición sindical NO es una alternativa para los y las trabajadoras.
En segunda lugar: para LAB, esta situación es un mal escenario que hay que superar. Y nos gustaría escuchar lo mismo de ELA. La responsabilidad de superar esta situación es de LAB y es de ELA. Y en nuestras manos esta la posibilidad de hacerlo.

Y en tercer lugar. El problema no es Bildu. Ni es la autonomía de LAB. LAB no esta subordinada, LAB está implicada. Implicada en la búsqueda de soluciones a los problemas políticos y sociales de este país. Tomando iniciativas e intentando condicionar decisiones políticas si no benefician a la clase trabajadora. Ese es el papel de este sindicato. Y no nos subordinamos, a ningún partido, ni a ningún sindicato. Igual ese si es gran parte del problema.

El problema es que ya no se puede evitar el debate sobre cual es la estrategia con la que el sindicalismo abertzale va a avanzar en sus reivindicaciones. El problema es que es hora de decantarse si de verdad queremos dotarnos de una estrategia sólida y eficaz para avanzar hacia otro modelo social.

Nuestras reivindicaciones no pueden ser posiciones para atraer trabajadores a nuestros sindicatos. Esta crisis y todo lo que está pasando en esta crisis nos obliga a responder a las preguntas de cómo vamos a cambiar las cosas; entre quiénes abordamos la construcción de un nuevo modelo social; dónde está la posibilidad para avanzar en ese proceso; cuáles son las prioridades, los instrumentos, los pasos que vamos a dar: cuáles los cambios políticos que vamos a demandar para poder cambiar las políticas que nos imponen; cómo vamos a confrontar democráticamente con los Estados español y francés para poder dotarnos de la capacidad para transformar este país. Y cuál es la alternativa a una clase política que nos ha vendido al capital.

Ese es el debate. Y no se puede evitar. Se puede alargar, en contra de los intereses de los trabajadores y trabajadoras. Pero ese debate lo tenemos que hacer y de ese debate tiene que salir una alianza sindical sólida en sus bases y firme en su papel. Que efectivamente, no es dar cobertura sino contenido al proceso político y social que se debe desarrollar en Euskal Herria. Pero ese papel, aquí y en todas partes, un sindicalismo que de verdad quiere cambiar las cosas, lo juega integrando, participando y condicionando procesos reales de cambio.

Los cambios que necesitamos tanto de modelo político como social serán fruto de un proceso. Solo se darán si somos capaces de acumular fuerzas y presionar. Solo se darán si generamos una mayoría lo suficientemente amplia como para disputar el poder a quienes hoy dirigen Euskal Herria. Y para eso es necesario el trabajo en conjunto, los acuerdos y las alianzas. Alianzas en cada uno de los ámbitos y alianzas entre el ámbito político, sindical y social. Objetivos y agendas compartidas.
El ámbito político de izquierdas y soberanista tiene mucho que hacer para que ese trabajo en comun sea posible. Se tienen que asumir compromisos claros con la clase trabajadora. Asumir el sindicalismo como ámbito propio, autónomo y pilar fundamental en la construcción de un nuevo modelo social. Y tener claro que es el único aliado para avanzar en el cambio. Hay que avanzar en esa dirección.

Pero nosotros y nosotras también tenemos que hacer nuestros deberes. Hay que asentar las bases para la alianza sindical que nos permita liderar debate político y social ante esta crisis. Hay que poner fecha a ese debate y desde LAB emplazamos a ELA a que lo haga.

Y hay que hacer las cosas de forma que esto sea posible. Si las que hemos utilizado hasta ahora no sirven, se mejoran o se cambian. Si necesitamos otra cultura política que permita abrir nuevos marcos de colaboración se buscan y se establecen. La realidad es que aquí el que manda es el capital y ya podemos espabilar todos si de verdad queremos ofrecer una alternativa a la clase trabajadora de este país.

LABen lehentasunak 2012rako. Aldaketa prozesua indartzea eta azkartzea. Eta horretarako behar beharrezkoa da sindikatuan nagusiak diren bost ardatzen aldeko borroka indartzea:

Erabakitzeko eskubidea. Gaur ezinezkoa da eredu sozial berri baten alde borroka egitea erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta borrokatu gabe. Egia da burujabeak izateak ez digula berez eredu sozial berri bat bermatzen, baina burujabetzarik gabe hori ezinezkoa da. Gure buruaren jabe izatea borrokatu behar dugu merkatuen eta Estatuen aurrean. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko borrokak lehentasun osoa du guretzat, eta ez da aldarrikapen hutsa, ekimen sindikal, politiko eta instituzionalaren bidez eraiki behar den marko berria da.

LABek euskal esparrua defendatuko du esparruaren aldeko erabakiak hartu daitezkeen leku guztietan. Ez dugu bat bera ere alboratuko. Ez dugu uko egingo hau behar den guztiaren aurrean aldarrikatzeari. Bakarrik egin behar izatea ez da biderik hoberena, oraindik eta zailagoa egiten da aurrera urratsak lortzea. Baina egiten ez duenak bereganatu ditzala bere ardurak.

Sektore publikoaren defentsa. Zerbitzuak (osasuna) eta prestazioak (politika sozial lotsagarriak, bazterketa sozialaren egoera ikusita) ziurtatu behar dituen sektore publikoa. Garapen eredu berri bat bultzatu eta ezarriko duen sektore publiko baten alde borrokatzea. Otsaileko mobilizazioak.

Enplegua: lana eta aberastasuna banatzea ezinbestekoa da. Lana eta aberastasuna banatzea lan merkatuan eta politika publikoen bidez. Lanorduaren murrizketak eta flexibilitatearen kontrako borrokak garrantzi berria hartu behar du. Lana banatzeko formula berritzaileak bilatu behar ditugu. Hori da langabeziari aurre egiteko bide bakarra. Hori da ere emakumeen egoerari aurre egiteko bide bakarra.

Eta gatazkaren konponbiderako prozesua indartzen lagunduko dugu. Sindikalgintzaren muinaren barruan dagoelako demokraziaren alde borroka egitea, eta gaur demokrazia eraiki behar den zerbait da. Langileak izan gara historikoki borroka honen oinarria. Gainera, gatazkari konponbide demokratiko bat ematea zuzenean dago lotua eredu ekonomiko eta sozial berri baten eraikuntzarekin. Inposatu zaigun eredu hau ez aldatzea ziurtatzen duena, zalantzarik ez izan, gure etorkizunaz erabakitzeko aukerarik ez izatea da. Interes ekonomiko asko daude gatazka honetan, interes ekonomiko asko ziurtatu eta garatu dituelako aldatu nahi dugun marko politikoak. Lotsagarria da interes horiek euskal herritarrak duten konponbiderako nahiaren eta gosearen gainetik jartzea. Espetxe politika aldatzea lehentasuna bat da guretzat, ilegalizazio garaia behingoz bukatzea bezala.

Hauek dira eredu berri baten eraikuntzarako ardatzak. Aldaketa politiko eta sozialerako prozesua zuzendu behar duten eduki nagusiak. Krisiari oinarri hauen gainean eraiki behar den irtenbidea ematea eskatzen dugu. Akordio nazional bat egitea proposatu eta eskatu dugu, aterabide propio bat eraikitzea behar beharrezkoa dela esango duen akordioa. Eta ondorioz, Euskal Herria izatea irtenbidea eztabaidatzeko, adosteko, erabakitzeko eta garatzeko gunea. Euskal eragileen artean eraikitako irtenbide bat exigitzen dugu, konpromiso hori hartzeko tresna da akordio nazionala.

Honekin bi gauza bilatzen ditugu: aterabidea propioa izatea, euskal lurraldeetatik eta lurraldetarako eraikia. Ezberdina izatea, inposatzen ari zaigunak ez gaituelako krisitik aterako. Eta aterabidea demokratikoa izatea, soilik hemen erabakitzen bada nola atera ziurtatuko dugu benetan langileek parte hartzea erabaki horietan. Eskaera hau bete-betean kokatzen da garai politiko berriarekin gainera. Guztiz zilegia da. Zilegia ez dena da bide demokratikoak erabili behar direla esatea eta bide horiek langileriari sistematikoki ukatzea.

Eta posiblea da? Bai, alternatiba posiblea da. Bai borondate politikoa badago. Posible da politika fiskala goitik behera aldatzea edota zerbitzu publikoak krisi honetan indartzea bezalaxe. Arazoa da gaur ez dagoela borondate politikorik gauza guzti horiek egiteko. Behartu ditzagun, beraz. Mobilizazio asko dago deituta datozen hilabeteetarako, indartu behar ditugu.

Eta hasi gaitezen Euskal Herriak behar duen herri mobilizazio handi eta erraldoi bat antolatu behar dugula pentsatzen. Kalera atera behar dugu. Greba orokorraz galdetzen digute, noski beharrezkoa dela. Edukiak eta helburuak, hori da eztabaida. Jar diezaiogun data eztabaida euskal sindikalgintzak egin behar dituen eztabaidei.
De esta crisis solo se sale construyendo un nuevo modelo social. Dejar al capital que haga en esta crisis es dejar que deshaga todo lo que con tanto esfuerzo y lucha se ha conseguido. Hay que frenar todo esto y eso se hace disputándole el poder. Disputar el poder en la calle, en los centros de trabajo y en las instituciones. Vamos a construir un nuevo modelo, vamos reconstruir este país. Y lo vamos a hacer sin complejos, sin miedos. Y para eso hace falta poder. Poder político y popular. Es la sociedad, somos los y las trabajadoras quienes debemos decidir cómo salimos de esta. Tenemos que construir Euskal Herria desde y para la mayoría social trabajadora. Esa es la batalla ante esta crisis. Nosotros y nosotras lo tenemos claro.

Donostian, 2012ko urtarrilaren 25ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua: bidea zabalik pribatizatzeko

LAB sindikatutik, Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua zehatz-mehatz aztertu ondoren (une honetan ekarpenak egiteko fasean dago), egiaztatu dugu ezen, onetsiz gero, zailtasun asko egon daitezkeela osasun zerbitzu publikoari eusteko eta herritar guztiei osasun arreta egokia emateko, bai eta langileek gaur egun dituzten lan baldintzak eta eskubideak mantentzeko ere.

Ez dago benetako absentismo arazorik, lan osasuneko araudia errespetatzen ez duen patronala baizik

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok mobilizazioa egin dute Bilbon, Plaza Eliptikotik The Artist hoteleraino. Izan ere, Confebask EAEko patronalak jardunaldi batzuk egin baititu bertan, “Revisión y análisis del absentismo laboral en Euskadi” izenburupean.

Kolonbiako ordezkaritza batekin bilera egin dugu

Gaur LABeko Nazioarteko idazkari Koldo Saenzek bilera izan du Kolonbiatik etorritako ordezkaritza batekin, Iruñeko gure egoitzan. Ordezkaritza hau Kolonbiako Preso Politikoekiko Elkartasun Komiteko lehendakari den Oscar Ramirezek eta Estatu Krimenen biktimen Mugimendu Nazionaleko (MOVICE) bozeramaile Rosario Montoyak osatu dute, haiekin batera etorri den Intersindical Catalanako Jordi Campadabaleekin batera.