2024-12-23
HomeUncategorizedAinhoa Etxaide: "Herri eztabaida aktibatzea, antolatzea, herri ekimen sendoa bilakatzea da helburua"

Ainhoa Etxaide: “Herri eztabaida aktibatzea, antolatzea, herri ekimen sendoa bilakatzea da helburua”


Ainhoa Etxaide idazkari nagusiaren eskutik, LAB sindikatuak maiatzaren 30eko greba orokorraren balorazioa egin du gaur Donostian. Etxaidek, greba egunean eredu berri baten aldeko borrokaren erakustaldi bat izan dela adierazi eta 2009ko grebak izan zuen balioarekin parekatu du. LABen idazkari nagusiaren hitzetan "aldaketa politiko eta sozialen aldeko borrokan aldi berria ireki dugu" eta horren adibide argiena eta garrantsituena Gutun Soziala eratzeko martxan jarritako dinamika dela gaineratu du. Bide horretan, grebara atera ziren guztiei dei egin die emango diren urratsak adosteko izango diren eztabaidetan parte hartzeko.

      

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...