LAB sindikatuak EPPKko bitartekarien atxiloketak salatu, indarrean dagoen espetxe politikaren porrota bistakoa dela adierazi eta Konponbidea eta pakea eraikitzeko bidean lankidetzaren garrantzia azpimaratzeko prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian.
Normalizazio politikoa eskutzeko presoen auzia konpondu behar dela esan du LABeko idazkari nagusiak, "bostehun preso politiko dituen herri batean" beste biderik ez baitago. Zentzu honetan, eta PPren estrategiari begira, oztopoak jartzea premieazko duela aipatu du.
2014a dispertsioarekin amaitzeko urtea da
Etxeratek pasadan astean egindako adierazpenekin bat eginez, Etxaidek 2014a dispertsioarekin amaitzeko urtea izan behar dela esan du, lehen urrats bezala presoen euskal herriratzea izan beharko duelarik ondoren akordio politikoen bidez eman behar den kaleratzeari bide emateko.
LABek gaurko espetxe politikarekin ezin dela konponbidean eta bakean aurrera egin eta premiazkoena espetxe politika aldatzea dela adierazi du. Honetarako, sindikatuak eta zalantzarik gabe, larunbateko mobilizazioak markatzen duela bidea esan du.
Eremu politikoari deia
Etxaidek eremu politikoari bai gatazkaren ondorioak gainditzeko, baita Euskal Herriak dituen arazo politiko nagusiak konpontzeko ere -horien artean Erabakitzeko Eskubidea- akordioak eraikitzeko deia luzatu dio; "Konponbidea eta pakea eraikitzeko bidean lankidetza nagusitzea bide baten emaitza" izango baita LABen ustez.
Mobilizazioaren balioari garrantzia kendu nahian Fernadez Diaz gezurretan ari dela salatu du Ainhoa Etxaidek: "aldaketa sozial eta politiko nagusiak beti etorri dira mobilizazioaren eta herriaren borrokaren ondorioz". Eta gaineratu du Euskal herrian konponbidea eta bakea eraikitzeko prozesu honen oinarria eta protagonista nagusiak euskal herritarrak garela. LABek norabide honetan lanean jarraituko konpromisoa berretsi du.
Zentzu honetan bi hitzordu finkatu ditu datozen asteetarako:
Urtarrilaren 23an manifestazioaDonostiako Gobernu Zibilaren aurrean “utzi bakean, Euskal Herriak du hitza eta erabakia” lelopean.
Urtarrilaren 29an Euskal Preso Politikoak eman urratsaren berri emateko eta espetxe politika salatzeko eguna lantokietan eta herrietan.
{module[111]}