2024-12-22
HomeEkintza SozialaAinhoa Etxaide: «Inoiz egin diren aurrekontu "espaiñolistenak" dira»

Ainhoa Etxaide: «Inoiz egin diren aurrekontu “espaiñolistenak” dira»

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eta Rafa Izquierdo, politika ekonomikoetako idazkariak EAJren Gobernuak aurkeztu aurrekontu proiektutaren gainean sindikatuak egiten duen balorazioa ezagutzera eman dute Bilbon. Besteak beste, Banketxeen eta Euskal Herriko politikan agintzen duten enpresa nagusien neurrira egindako aurrekontuak direla salatu dute.

EAEko aurrekontuak baloratzeko orduan Ainhoa Etxaidek Banketxeen eta Euskal Herriko politikan agintzen duten enpresa nagusien neurrira egindako aurrekontuak direla salatu du. Adibide gisa partidetan gastu finantzieroa biderkatu izana eta iruzur fiskalen arazoari ez aurre egiteko erabakia jarri ditu, "aberatsen boltsikoan eskua ez sartzeko" Etxaideren hitzetan. Aurrekontu hauekin pobrezia zabalduko dela esan du Etxaidek, murrizketak betiko lekuan ematen baitira (aurrekontuek programa sozialerako 415,4 milioi gutxiago aurreikusten ditu).

Euskal Herrirako eredu propio baten beharra
Etxaideren hitzetan "Krisiari aurre egiteko irtenbide propio baten eraikitzea baztertuz egin dira aurrekontuak" eta bere printzipioak Madrileri lotuak eta Madrilek dionaren arabera eginak dira. Sekulan egon den parlamenturik abertzalenean inoiz baino aurrekontu españolistagoak egingo direla salatu du LABeko idazkari nagusiak, "noiz eta españak inoizko krisirik bortitzena bizitzen duenean. hau da pnvren marka" gehitu du.

Eskubide Sozialen Karta
LABen ustez aurrekontu hauek egiterakoan eta konponbideak kanpotik eta kapitalaren eskutik etorriko delakoan, politika propioak baztertzea eta politika berdinekin jarraitzea erabaki dute. Honen aurrean, Etxaidek alterbatiba Euskal Herriko Karta Sozialaren eratzetik pasatzen dela azpimarratu du. Alternatiba, Etxaiderentzat, "Ez da instituzioetatik etorriko, ez dute gaurko gobernuek egingo. Egoera aldatzeko politikak aldatu behar dira, arazoa ez da ekonomikoa, politikoa baizik". Borondatea ezaren aurrean mobilizazioa eta presioaren beharra ere aldarrikatu du.

Bihar eredu berriaren inguruko akordio sozial zabala lortzeko bidean lanean ari den Euskal Herriko Karta Sozialaren IV. Asanblada burutuko dela gogoratu nahi izan du Etxaidek, urrats garrantzitsu bat "prozesua egiten jarraitzeko, elikatzeko eta akordio sozial zabal hori indartuz mobilizazioa haragotzeko alternatibaren bidean".

Abenduak 20
Agerraldiaren amaieran Etxaidek aurrekontuak Gasteizen onartzeko diren egunean, abenduak 20, LAB beren aldarrikapenekin bertan izango dela adierazi du, "neoliberalismoa kritikatzen eta borrokatzen".
  

LAB sarean
{module[111]}
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...