2024-12-22
HomeMaiatzaren Lehena 2014Ainhoa Etxaide: «Langileriak badu gauzak aldatzeko gaitasuna»

Ainhoa Etxaide: «Langileriak badu gauzak aldatzeko gaitasuna»

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa Maiatzaren Leheneko Bilboko ekitaldian.

MAIATZAREN LEHENA. AINHOA ETXAIDEREN MITINA BILBON

«“2008an hartutako bideak bultzada berria behar du. Orain da momentua. Hartu dezagun erabakia euskal langileok!”
“Aupa zuek!! Gora Maiatzaren Lehena!!

Langileak kalean, berriro ere. Milaka langile independentista LABek deitutako 28 mobilizazioetan; Oionetik Maulera, Bilbotik Tuterara. Gaurko mobilizazioak jendetsuak izatea, garrantzitsua. Baina hori bezain garrantzitsua da mobilizazioak Euskal Herriko bazter guztietan burutzea, horrek erakusten duelako baita ere sindikalgintza badela Herri bat garela adierazteko tresna horretara jartzen bagara. 

Gure buruaren jabe izan nahi duen Herri bat gara. Langileontzat ez da balizko aukera bat, inposatu zaigun krisia gainditzeko daukagun bide bakarra baizik. Eredu sozial berri bat eraiki behar dugu eta hori burujabetza prozesu baten emaitza izango da ala ez da izango. Hori da alternatiba.

Eta ez dugu zalantzarik: euskal langileriak Euskal Herriaren burujabetzaren alde egiten badugu, burujabetza prozesuak aurrera egingo du. Gehiengoa garelako, herri honen oinarria garelako eta, gure Herriaren bizitza politiko eta soziala zuzentzen duten erabakiak gure interesen arabera hartzen badira, Euskal Herrian gauzak alabeharrez aldatuko direlako. 
Norbaitek pentsatzen du krisi honen aurrean hartu behar diren erabakiak langileen esku egonez gero, inposatu dizkiguten erreformak egingo genituela? Norbaiti bururatzen zaio erabakiak langileon esku egongo balira krisia kudeatzeko botere osoa espekulatzaileei emango geniela? 

Gauzak non eta nola erabaki da klabea. Eta beste behin ere, eskuak ongi lotuak nahi gaituzte. Krisi honen gestio osoa gaurko marko politiko eta juridiko antidemokratiko honekin egitea inposatuz lapurtzen digute gauzak aldatzeko aukera. Hori da euskal langileoi egin zaigun iruzur politikorik handiena, orain 35 urte, krisi honetan ere negozioa egiten ari diren horiek, hain zuzen ere. Nola ez dira ibiliko PNVkoak berriro erabakitzeko eskubidearen korapiloa ez askatzeko trikimailu politikoetan, hor badago euren negozioa?!!

Ulertzekoa da PNVren kasuan. Confebasken kasuan, berriz, zalantzarik ez, España markak lan erreforma ziurtatzen duen neurrian. Baina, ulergarria al da langileon ordezkarien kasuan? Benetan da onargarria gure eskubideen defentsa eraginkorra egiteko behar beharrezkoa den erabakitzeko eskubidearen aurka egotea? Nola daiteke CCOO eta UGT sindikatuak gaur inoiz baino lotuagoak egotea Madrileko erabakiei? Ez dira gai izan krisi honen aurrean ikuspegi propio batekin eta agenda propio batekin aritzeko; beti Madrili begira eta hango erabakiei lotuak. Eta hori zuzendu beharrean, zer, eta gaur Madril ekarri hona?!! 
Espainiari lotuak jarraitzea suizidio politiko bat dela esaten badugu, zer esan Espainiako sindikalgintzari lotuak jarraitzeaz. Euren erabakia denez, hor konpon. Horren aurrean guk zer egin da kontua. eta LABetik ez dugu zalantzarik: 2008an bide zuzena hartu genuen euskal sindikatuak krisiari erantzun propio eta bateratua ematea erabaki genuenean eta bide horretan dago alternatibaren giltza. 

2008an hasitako bideak bultzada berria behar du, bistakoa da. Eta bi klabe ditu: borrokatzen duen sindikatuak indartzea eta ELA eta LAB ados jartzea behingoz, sindikalgintza abertzalea beentako motorra izateko Euskal Herriak behar dituen aldaketa politiko eta sozialen prozesuan. Gu prest gaude, eraiki dezagun behingoz momentu historiko honek eskatzen duen akordio sindikala!!

Celebramos el Primero de Mayo en uno de los contextos mas brutales que recordamos. En una situación de emergencia social, con niveles de paro que se acercan al 20%. Con niveles de desprotección que nos alejan cada vez más de las medias europeas a las que supuestamente miraban las instituciones vascas y a las que se querían equiparar. 

Un tercio de pensionistas han dejado de medicarse, casi la mitad de los y las desempleadas no tienen ninguna cobertura social, mujeres condenadas a la pobreza si tienen que enfrentarse solas a esta situación (y lo que es peor, condenadas a la sumisión si no les queda más remedio que depender de otra persona por la falta de recursos). Más de la mitad de la juventud en el paro y una impresentable del circulo de empresarios denunciando que exista un salario mínimo a la hora de contratarlos. Dijo, literalmente que si esta tan bien visto hacer compras en rebajas por qué no pueden los empresarios hacer lo mismo a la hora de contratar.

Y el problema no es en absoluto económico. Euskal Herria tiene riqueza y recursos suficientes para garantizar los derechos sociales que nos corresponden a todos y todas. Y tenemos, ese es el problema, una cuadrilla de chorizos que se quedan con la mayor parte de esos recursos. Hace años el dato era que más del 40% de la riqueza de Bizkaia estaba en manos del 2% de la población vizcaína.

El problema tampoco es competencial. Con las actuales competencias no se puede construir un modelo social nuevo para toda Euskal Herria, pero se puede repartir el trabajo y la riqueza. Se puede reducir jornada, mejorar salarios, invertir en servicios públicos, invertir en tejido productivo. Y sobre todo, su puede hacer una reforma fiscal que sirva para redistribuir la riqueza y nos dote de recursos para financiar estrategias económicas reales.

Se puede. No es un problema económico. Es única y exclusivamente político. Es lo que pasa cuando se le da el poder de decidir a una élite económica. Y volvemos a la cuestión del derecho a decidir. Porque por mucho que se empeñen, no es una cuestión identitaria ni es un problema nacionalista. Es el principal problema nacional y social de este país. Se nos niega el derecho a decidir para que sean otros los que lo ejercen. Porque decidir, se decide. Lo han vuelto a ejercer cuando han decidido vender Kutxabank. Ellos sí han decidió que hacer con nuestra capacidad de ahorro, y han decidido ponerlo a disposición de un negocia bancario en vez de ponerlo al servicio del tejido productivo vasco.

Ayer me respondía una responsable del PNV que salir de la crisis no es fácil; efectivamente, va a ser difícil y consecuencia de un largo camino. ¡El problema no es que sea difícil, es que con estas políticas es imposible!

La tercera característica de esta Primero de Mayo, que se acelera y consolida la demanda de diálogo social. ¿De verdad se piensa que se pueden transformar las políticas actuales, sea por acuerdos globales, sea por acuerdos parciales, con un diálogo social construido sobre la estrategia del PNV? Es imposible. Tienen un acuerdo de estabilidad institucional entre PNV-PSE-PP, con una alianza intocable entre Confebask y el PNV. Que sería un dialogo social para dar cobertura a las políticas actuales está claro. Pero si miramos desde la perspectiva del proceso que Euskal Herria necesita, ¿no es el diálogo social para construir un dique de contención a un espacio soberanista capaz de ser la alternativa a la derecha de esta país? 

Alianza política-institucional, alianza económica y para cerrar el círculo acuerdo social. ¿Se puede tirar más de manual neoliberal a la hora de evitar el cambio, a la hora de garantizar que las políticas neoliberales sean mayoritarias? El problema, esta vez, el suyo: que ese acuerdo social no es lo que apoyan la mayoría de trabajadoras. No tienen mayoría social y sindical para garantizar su estrategia. Ese es su problema, y ese el valor real de la mayoría sindical vasca. 

Existe mayoría sindical para luchar e impulsar un proceso de cambios políticos y sociales que necesitamos los y las trabajadoras vascas. No lo vamos a hacer desde el diálogo social, no vamos a conseguirlo solo desde la negociación colectiva. 

¿Donde está nuestra capacidad de transformación? En ser agentes activos en un proceso de soberanía que dispute poder al Estado y a la élite económica que está dictando nuestro futuro. Un proceso que nos dote de los instrumentos que necesitamos para transformar esta realidad, para poner la economía al servicio de la sociedad. Un proceso que nos haga a los trabajadores y a las trabajadoras protagonistas reales de la salida a la crisis. Es la mejor inversión que podemos hacer desde el sindicalismo vasco, la mejor apuesta.

Langileak Euskal Herriaren protagonistak izatea da bidea. Ez dugu langabeziaz hitz egitea nahi, langabetuei hitza ematea da kontua; langileok hitza hartzea da kontua. Hiru arrazoi ditugu horretarako: 

• Guk erabakitzen badugu ziurtatuko dugu gure interesak nagusitzen direla erabakietan.
• Demokrazia kontua da, gehiengoa gu gara, gehiengoaren eskakizuna da pobreziari eta prekarietateari buelta ematea.
• Hirugarren arrazoia: langileok garelako alternatiba bakarra.

◦ Iniziatiba pribatuak badu alternatiba: iniziatiba publikoa.
◦ Elite ekonomikoak badu alternatiba: sektore publikoa.
◦ Langileok ba al dugu ordezkorik? Inolaz ere ez! Gu gara herriaren oinarria eta gu, Euskal Herriaren etorkizuna!! 
 

Indarra eta konpromiso argiak burujabetza prozesuarekin. Horiek LABen ikurrak gaurko honetan. Indarra, arrazoia edukitzea ez delako nahikoa, indarra eduki behar da gauzak aldatzeko.

Konpromiso argiak burujabetza prozesuarekin. Eragileak izatea eta burujabetzaren bidea egiteko ezinbestekoak diren borrokak gureak egitea. Horien artean, gatazkari konponbide demokratikoa ematea.

Presoak Euskal Herriratzea konpromiso politikoen emaitza izango da, eta pozten gara azken aldian konpromiso horiek zabaltzen eta indartzen direla erakusten duten iniziatiba berriak jartzen direlako martxan. Maiatzaren Lehenean sindikatuei begiratu behar diogu ordea, eta egoerari kezkaz begiratzen diogula onartu behar dugu. Nola daiteke Euskal sindikatuok konpromiso handiagoarekin aritu izana egera politiko askoz ere zailagoetan eta presoak Euskal Herriratzeko baldintzak asko ere kaskarragoak zirenean? Presoen eskubideen aldeko borroka lantokietan ere egin behar dugu!

Indarra, konpromisoak eta gauzak argi edukitzea, langileriak badu gauzak aldatzeko gaitasuna, horretara jarriz gero.”

Gora Maiatzaren Lehena!
Gora Euskal Herria independiente, sozialista eta feminista!»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...