2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaAHTren lanak gelditzea exijitzen dugu

AHTren lanak gelditzea exijitzen dugu

Atzo 30 urtetako langile batek lan-istripu hilgarria izan zuen Zizurkilen, AHTren lanetan. LABetik gure babes eta elkartasuna erakutsi nahi diegu hildako langilearen senide, gertuko eta orohar, langile-klaseari.

Heriotza berri honekin, gutxienez 54 dira Euskal Herrian 2018 hasieratik hildako langileak, 5 Araban, 26 Bizkaian, 6 Gipuzkoan, 1 Iparralden eta 16 Nafarroan.

AHTren lanetan gutxienez 9 langile hil dira, eta hauei egondako istripu arin eta larriak batu beharko genizkieke, baita eraikuntza obra horietan gertatzen diren eta jatorria lanean duten gaixotasunak ere, izkutuan geratu arren.

Momentuz informazio gutxi izan arren, argi dagoena da langile hau azpikontratazio kate oso luzearen azken begia zela. Betidanik sindikatuok esan izan dugun moduan, osasunaren galeren jatorri nagusia lan-baldintzak dira. Prekarietatea, kateatutako azpikontratazioa, aldi-baterakotasuna, etab. dira istripu eta gaixotasunen piramidearen oinarrian kokoatzen direnak. Eta hau argiago geratzen da lan hauetan, modu sistematikoan ez denean betetzen eraikuntzako herrialdeko sektore hitzarmena. Honela, atea zabaltzen zaie ez-betetze orokortuei eta AHTko lanetako lan eta bizi-baldintzak gero kaxkarragoei. Ondorio zuzenenetako bat lan hauetan gertatzen diren osasun-galera guztiek osatzen dute.

Langile honen heriotzaren arrazoiak ikertzea eskatzen dugu, baita bere lan-baldintzak ere, lan erritmoak, azpikontratazioen baldintzak eta abar.

Azken egunotan Tapia Sailburua publikoki atera da AHTren lanen inguruan adierazpenak eginez, atzerapenak, kosteak… Norbaitek entzun al dio lan baldintzez, istripuetaz edo antzekoez hitzegiten? Jaurlaritzak eta Tapiak anderean egiten duen gauza bakarra da langileengan presioa areagotzea, presak sartu, prekarizatu, langileen eskubideek, bizitzak eta osasunak inporta gabe.

Administrazio publikoek, patronal moduan dihardutenean, prozedura neoliberalei eusten diete, aldi laburrenean ahalik eta gehien egiteko asmoz. Horrela, presaka aritu behar izaten dute eta lan erritmoak eta aparteko orduak handitzen dira; sailean egindako azpikontratazioa zein behin-behinekotasuna arau bilakatzen dira, ez da dagokion hitzarmenik ezartzen,… Hau da, teorian, gure eskubideen bermatzaile izan beharko luketen horiek lan merkatua kaskartzen eta prekarizatzen dute, nahiz eta badakiten prekarietate handiagoarekin istripu kopuruak ere gora egiten duela. Dena den, hauei bost axola gure osasuna eta bizitza.

LABek salatzen du ezartzen dizkiguten lan erraldoi hauek elite ekonomikoei eta politikoei komeni zaiela soilik, irabaziei eutsi eta handitzeko, bien bitartean, langileen artean pobrezia nagusitzen ari denean.

Gainera, azpiegitura hauek ingurumena suntsitu ezezik, lurraldea desorekatzen dute. Lanak bertan behera gera daitezela eskatzen dugu.

LAB sindikatuak jakin badaki mobilizazioa eta borroka direla dauzkagun arma bakarrak norberari egokitzen zaion, senideei eta gizarte osoari eragin dien gaitz honekin, lan istripuekin alegia, behin betikoz amaitzeko, norabidez eta ereduaz aldatu behar dugulako, non langile bakoitzaren eta langileriaren osasuna osagai nagusia izango den.

Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEILAS, ESK, ENHE, HIRU) mobilizazioa egingo du bihar, 18:00etan, Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.