2025-03-26
HomeIndustriaArte GrafikoakADEGIren asmoa negoziaketak denboran luzatu eta Gipuzkoako grafikagintzako langileen eros ahalmena gutxitzea...

ADEGIren asmoa negoziaketak denboran luzatu eta Gipuzkoako grafikagintzako langileen eros ahalmena gutxitzea dela salatu dugu

Gipuzkoako grafikagintzako hitzarmenaren negoziazio-mahaiko 4. bilera egin dugu Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan. Aurretik, mobilizazioa egin dugu ELA eta UGT sindikatuekin batera, sektorerako hitzarmen duina eskatuz. Mahaiaren bilera egin ondoren, esan dezakeguna da ADEGIren asmoa negoziaketak denboran luzatu eta sektoreko langileen eros ahalmena gutxitzea dela.

Sindikatuok eginak ditugu gure etxerako lanak, gure plataformak aurkeztu baikenituen. Gaurko bileraz esan dezakegun bakarra da, batetik, soldata igoerarik bermatzen ez duen proposamena ez dela proposamena; eta bestetik, ultraaktibitate mugagabea egungo erreformak bermatzen duela, eta hori ez dela patronalaren eskaintza.

Hitzarmenaren negoziaketetan aurrera egin nahi dugu, eta horregatik exijitzen diogu ADEGIri maiatzaren 12ko bilerara behingoz baloratu daitekeen proposamena bat eraman dezala, sektoreko langileek nahi eta behar duten bezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jarraipen ia erabatekoa Enviser Gasteizko Udalaren lorezaintzako kontratako greba mugagabearen lehen egunean

Gaur goizean hasi da Enviserreko enpresa-batzorde osoak (LAB, ELA eta ESKk osatua) deitutako greba mugagabea. Enviserrek Gasteizko Udalaren kontratak parkeak eta lorategiak eta hiriko eraztun berdea mantentzen ditu.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

Greba zikloaren seigarren grebak jarraipen zabala izaten jarraitzen du.

LABek salatzen du Guardianeko langileak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat

Mikel Jauregui Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, astearte honetan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, zenbait baieztapen egin ditu eta agerian utzi du Guardian enpresako langileak eta haien lanpostuak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat.