2025-03-31
HomeIndustriaMetalgintzaADEGIk hitzarmenaren aldeko pausoak ematen ez baditu mobilizazioak gogortuko ditu LABek

ADEGIk hitzarmenaren aldeko pausoak ematen ez baditu mobilizazioak gogortuko ditu LABek

LAB sindikatuak delegatuen kontzentrazio bat egin du gaur Donostiko CRLren egoitzaren aurrean ADEGIren konbenioa lortzeko borondate falta salatzeko. LAB sindikatuak Abenduaren 3an desblokearako proposamen berria aurkeztu zuen eta ADEGIK emandako erantzuna askieza izan zen, Lan Erreformaren erabilerari ez baitio uko egiten.

ADEGI herrialdeko hitzarmenaren alde baldin badago, oraintxe du aukera hitzetatik ekintzetara pasatu eta guztiontzat mesedegarria izango den hitzarmen bat ahalbidetzeko.

Hori gertatu ezean, LAB sindikatuak, ahal baldin bada gainontzeko sindikatuekin batera, mobilizazioak gogortzea beste aukerarik ez du izango.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.