2024-12-22
HomeEkintza PolitikoaAbian prozesuaren eztabaidarako unea heldu da

Abian prozesuaren eztabaidarako unea heldu da

Azaroaren 7an Ezker Abertzaleko kide ezberdinek epe luzera begira jarri eta, Euskal Estatua helburu, etorkizunari ateak irekitzeko asmoz, gogoeta prozesu sakon bati ekiteko borondatea adierazi genuen. Larunbatean lehen fasearen balantzea egin eta bigarren fasea, eztabaida fasea, aurkeztu genituen. Honekin batera, euskal presoek Abian prozesuaren eztabaida behar den bezala eman dezaten dispertsio eta sakabanaketak eragindako baldintzak salatzeko mobilizazioa aurkeztu genuen. Otsailaren 20an Espainia eta Portugaleko espetxeetara martxak antolatu ditugu.

Abian prozesuaren lehen fasearen balantzea eta bigarren fasearen aurkezpena

Pasa den azaroaren 7an Ezker Abertzaleko 300 kide ezberdinek epe luzera begira jarri eta, Euskal Estatua helburu, etorkizunari ateak irekitzeko asmoz, gogoeta prozesu sakon bati ekiteko borondatea adierazi genuen. Ezker Abertzaleko militante guztiok elkarrekin hausnartu, hitz egin, entzun eta eztabaidatzeko izango den Abian prozesuaren berri eman genuen.

Horretarako, Ezker Abertzaleko oinarri militantea eta kidetza soziala osatzen dugun guztiok eztabaidatzera eta erabakiak hartzera gindoazela esan genuen; herri eta auzoetako batzarretan, eta baita euskal errepresaliatu politikoak dauden presondegietan eta erbestean.

Bertan aipatu zen bezala, hilabetetan luzatuko den prozesu honetan, ahalik eta parte hartze handiena bilatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, militante oro ahaldundu eta eztabaidarako aktibo izateko asmoarekin, bi fasetako prozesua aurkeztu genuen. Entzute eta harreman fasea batetik, eta eztabaida fasea bestetik.

Prozesuaren izaera dinamikoa dela, eta kidegoari entzutea ariketa iraunkorra izan behar duela jakinik, ABIAN prozesuaren entzute fasea jada itxitzat ematen dugu. Entzute eta harreman fasea ez da izan eztabaidatu eta erabakiak hartzeko saioa, ekarpenak eta iritziak jasotzekoa baizik. Helburua, beraz, argia izan da lehen fase honetan, ahalik eta kide gehienekin egotea, prozesuaren nondik norakoak azaldu eta ahal beste ekarpen eta iritziak jasotzeko.

Herrialdez-herrialde, eskualdez-eskualde, herriz-herri eta auzoz-auzo antolatu diren harreman lan taldeei esker, ia 9.000 pertsonengana iritsi gara lehen fase honetan (Euskal Preso Politikoak barne) eta guztira idatzizko 719 ekarpen pertsonal zein kolektibo jaso dira.

Bestalde, eremu publikoan ere hainbat gogoeta eta ekarpen plazaratu dira, azken asteetan komunikabideetan edota sare sozialetan ikusi denez. Gogoetak gogoeta eta ekarpenak ekarpen, erabakiak mugimendu bezala hartuko ditugu, herri eta auzo batzar zabaletan egingo dugun ariketa kolektiboan. Etorkizuneko Ezker Abertzalea parte hartzean eta militantziaren ahalduntzean oinarritu behar dela jakitun, irizpide horietan oinarritu nahi dugu ABIAN eztabaida prozesua bera ere.

Zutik Euskal Herria ebazpenetik hona jazotakoaren balantzea, egungo egoeraren analisia, etorkizunera begirako estrategia eta horretarako behar dugun antolakuntza zein militantzia ereduaren inguruan dauden iritzi eta ekarpenak jaso dira eta otsailaren hasieran, ekarpen horiek oinarri izanda, ikusiko du argia eztabaidarako txostenak.

Orduan abiatuko da bigarren fasea: Eztabaida Fasea.

Bigarren fase honetarako Euskal Herriko herri eta auzo guztietan 3 Batzar egitera aurreikusten da Otsailetik eta Apirilera bitartean. Batzar hauetaz gain, Euskal Preso Politikoak dauden espetxe guztietara txostena bideratu eta bertan ere eztabaida eman dadin da asmoa, errepresaliatu izateaz gain, militante politiko gisa estrategiari beraiek egin beharreko ekarpena besteok egingo duguna bezain baliotsua baita.

Lehenengo batzar-saioekin otsailaren 27an hastea da asmoa baina, aldez aurretik, otsailaren 20an, Euskal Presoak dauden Espainia eta Portugaleko espetxe guztietara martxak burutuko ditugu. Presondegietan eztabaida behar den bezala eman dezaten dispertsio eta sakabanaketak eragindako baldintzak salatu eta Euskal Presoen eskubideak aldarrikatzea izango da martxa hauen helburua. Frantsez estatuaren kasuan, ekimenen bat aurrera eramango den arren, oraindik ez daukagu zehaztuta.

Eztabaida prozesu honek parte hartze zabal eta emankorra izan dezan bilatzen dugu. Aurrez aurre dugun erronkak horrela eskatzen baitigu. Hori dela eta, urteetan Ezker Abertzaleko gune ezberdinen partaide izan direnak, izan daitezkeenak edota proposatzen dugun proiektu politikoa konpartitzeagatik bere burua Ezker Abertzalekotzat duten kideak bildu nahi ditugu, elkarri entzuten, elkarri aditzen eta, bereziki, elkarrekin gogoetatzen eta eztabaidatzen.

Borondatea hori izanik, parte hartze zabal eta kualitatiboki aberatsa lortzeari begirako metodologia eta tresnak garatu behar ditugu. Ahalegin berezia egin nahi dugu, ildo horretan, emakumeen parte hartzea eta ekarpena ahalbidetzeko orduan. Prozesuak konfiantza eta harreman sinergikoak eta kohesioa indartzeko baliagarri izatea bilatzen dugu; hori dela eta, eztabaidaren forma eta metodologiari behar duen garrantzia eta arreta eskainiko diogu, garenaren aniztasuna jasotzen duten prozesuek, kohesionatu, identitate kolektiboa indartu eta ilusioa eragiten baitute.

Ondorioz, atxikimendua eta parte hartzea elikatu dezaketen neurri edo tresnak abian jarriz, erabakiak guztion artean kolektiboki hartzea eta, oro har, prozesua zaintzea bermatuko dugu Abian Prozesuaren Talde Eragiletik.

 


Balance de la primera fase del proceso Abian y presentación de la segunda


Abian prozesuaren lehen fasearen balantzea eta 2. Fasearen aurkezpena


El 20 de febrero marchas a las cárceles


Balance de la primera fase del proceso Abian y presentación de la segunda

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...