2025-03-20
HomeEkintza PolitikoaAbenduaren 6an esan dezagun ozen INDEPENDENTZIA

Abenduaren 6an esan dezagun ozen INDEPENDENTZIA

LAB
 sindikatuak
 bat
 egin
 nahi
 du
 Independentistak
 Sareak, independentzia
 aldarri,
 datorren
 abenduaren 6an Durangon deitu duen Martxa Berdearekin. «INDEPENDENTZIA!,
 gero eta gehiago, gero eta ozenago» lelopean antolatutako egitarauaren baitan arratsaldeko 18.00etan Landako gunetik abiatuko den
 ekimenean parte hartzeko deia egiten diegu LABetik euskal langileei
eta herritarrei,
orohar.

Independentistak sareak abenduaren 6rako deitu duen independentziaren aldeko egunaren eta Martxa Berdearen aurkezpena egin du gaur goizean Durangon.

Txutxi Ariznabarretak egin du deialdiaren kokapena eta ondoren kultur arloko lagunek hartu dute partea: Itziar Ituño aktoreak kultur sortzaileen ikuspuntutik gaia landuz egin du eszenifikazio bat, ondoren, Paddy Rekalde idazleak Jose Luis Otamediren azken liburuko "Iritsi da eguna" poesia irakurri du, eta Unai Iturriagaren bertsoekin amaitu da aurkezpena.

ABENDUAK 6
INDEPENDENTISTAK SAREAREN DEIALDIA 
Independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea abenduaren 6an Durangon

«Abenduaren 6an gure herriari inposatzen zaion jaiegun espainiar baten aurrean gaude berriro ere. Euskal Herriari bere naziotasuna eta etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ukatzen dion konstituzio arrotza ospatzera behartu nahi gaituzte era iraingarrian. Gure herriaren gehiengoaren borondatearen aurka era antidemokratikoan inposatutako konstituzio espainiarra ospatu arazi nahi digute.

Baina guk abenduaren 6an ez dugu espainiar konstituzioa ospatuko. Guk gure herriaren askatasuna aldarrikatuko dugu. Gure etorkizuna askatasunean eraiki nahi dugula adieraziko dugu. Independentzia aldarrikatuko dugu. Horixe da, gure ustez, inposaketari eta ukazioarai erantzuteko erarik onena.

Abenduaren 6an egun osoko ekimena burutuko dugu Durangon, "Gero eta gehiago, gero eta ozenago, INDEPENDENTZIA!" lemapean. Animazioa eta ikuskizunak izango dira goiz eta eguerdian zehar. Arratsaldeko 18:00etan independentziaren aldeko martxa berdea irtengo da Landako gunetik, berriz toki berera bueltatuko da eta bertan izango da amaiera ekitaldia.

Durangoko Azoka urtero izaten da euskal kulturaren plaza eta, aurten ere, euskal kulturaren erdigunea bilakatuko da azaroaren 5etik 8ra. Duen garrantzia eta esanahia kontutan hartuz, bere filosofia eta ezaugarriekin bat egiten duen ekimena antolatu nahi da. Euskera, kultura eta sormen munduko lagunen eskutik burutuko da eguna, eurak izango dira protagonistak burutuko diren ikuskizun eta animazioetan, eta arratsaldeko martxan.

Kultura gure herriaren etorkizuna eraikitzeko funtsezko zutabeetako bat dela adierazi nahi dute kultur sortzaileak. Euskal Estatuaren eraikuntza materialaren parte direla eta bere ekarpena egiteko nahia eta kompromisoa erakutsi nahi dute abenduaren 6an Durangon.

INDEPENDENTISTAK Sarea
Euskal Herria, 2014ko azaroak 22»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.