2024-11-27

GREBA FEMINISTA OROKORRA

Prozesu historiko baten emaitza izan den Greba Feminista Orokorraren arrakastaren ondoren, erantzukizunen ordua heldu da: zaintza sistema publikoa, orain!

Atzoko Greba Feminista Orokorraren ondoren, agerraldi bana egin dugu Gasteizen (EAEko Lehendakaritzan) eta Iruñean (Nafarroako Gobernuan), atzoko egunaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako bidearen berri emateko. Zaintzaren inguruko Herri Akordioa lantzeko bidean, bilera bana eskatu diegu Hego Euskal Herriko instituzio nagusiei.

Greba Feminista Orokorraren harira hiru lagunek epaitegian deklaratu beharko dute bihar

LAB sindikatuan bat egiten dugu datorren asteazkenean, ekainak 5, goizeko 9.45etan, Azpeitiko epaitegiaren aurrean Urola Kostako Koordinadora Feministak deitutako kontzentrazioarekin. Joan den azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorra dela eta irekitako bide penalaren ondorioz deitu dituzte deklaratzera.

Garbiñe Aranburu: “Zaintzaren iraultza martxan da, eta ez dauka atzera bueltarik”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra Hamaika Telebistako Kolpez Kolpe saioan aritu da gonbidatu gisa asteburuan.

Prozesu historiko baten emaitza izan den Greba Feminista Orokorraren arrakastaren ondoren, erantzukizunen ordua heldu da: zaintza sistema publikoa, orain!

Atzoko Greba Feminista Orokorraren ondoren, agerraldi bana egin dugu Gasteizen (EAEko Lehendakaritzan) eta Iruñean (Nafarroako Gobernuan), atzoko egunaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako bidearen berri emateko. Zaintzaren inguruko Herri Akordioa lantzeko bidean, bilera bana eskatu diegu Hego Euskal Herriko instituzio nagusiei.

GREBA FEMINISTA OROKORRA HERRIZ-HERRI

Greba Feminista Orokorrean egindako ekimen ezberdinen argazki galeria herriz-herri.

Zaintzaren iraultza martxan da

“Zorionak Euskal Herria!” hitz horiexekin hasi dute mugimendu feministako ordezkariek hainbat eta hainbat hiri eta herritan arratsaldean egin diren mobilizazioen osteko manifestua. Goizean goizetik jo eta sua aritu dira milaka grebalari lurralde osoan barrena, zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri eta kaleak astintzen. Oraindik amaitu ez den prozesu baten mugarri historikoa izan da gaurkoa.

Greba Feminista Orokorra: Jarraipenari buruzko datu eguneratuak

Goizean goizetik nabaritu ahal izan den eraginaz gain, jarraipen datu eguneratuek erakusten dute eremu guztietara iritsi dela Greba Feminista Orokorra:
00:01:36

Greba Feminista Orokorra prestatzeko martxan gaude

Oiartzungo Landetxe aretoan bildu gara sindikatuko kideak, azaroaren 30erako deitutako hitzordua ortzimugan. Sistema publiko komunitarioa eratzeko beharrari jarri diogu azpimarra, eta datorren astetik aurrera eskualde guztietan delegatuen batzarrak egingo ditugu, norabide berean.

EGUNEKO BIDEOAK

ARRATSALDEA

EGUERDIA

GOIZA

Denon Bizitzak Erdigunean

Pandemia garaian aktibatu zen prozesua. 2022ko otsailean Gasteizen elkartu ginen hainbat kide feminista Euskal Zaintza Sistema Publiko eta Komunitarioa ezaugarritzen hasteko. Udazkenean herrialdeetan elkartzen hasita, prozesua elkarrekin marraztu dugu. 

Oraingo zaintza sistema eraldatzeko asmoz, mobilizazio prozesu bati ekingo diogu. Lehenengo mugarria martxoaren 8a izango da, ondorengo hilabeteetan luzatuko dena.

  Denon bizitzak erdigunean, zaintzak irauliko ditugu dena aldatzeko!

-----------

El proceso se activó durante la pandemia. En febrero de 2022 nos reunimos en Vitoria-Gasteiz varias compañeras feministas para comenzar a definir el Sistema vasco de cuidados Público y Comunitario. En otoño al juntarnos en cada provincia, hemos dibujado el proceso juntas.

Con el objetivo de transformar el actual sistema de cuidados, iniciaremos un proceso de movilización. El primer punto de inflexión será el 8 de marzo, que se prolongará en los meses posteriores.

¡Denon bizitzak erdigunean, revolucionaremos los cuidados para cambiarlo todo!

LABen EUSKARRIAK

A30eko DEIALDIAK | CONVOCATORIAS DEL 30N 📅

GOIZEKO HIRIBURUETAKO MOBILIZAZIO NAGUSIAK

Iruñean 12:30tan Diputazioaren aurrean elkartuko gara

 

Donostian 12:30tan udaletxetik mobilizazioa eta ekintza desberdinak egingo ditugu.

 

Gasteizen 13:00etan mobilizazioa egingo dugu Zumaquera Kaleko Lanbidetik hasita.

 

Bilbon 12.00tan goizeko mobilizazio nagusia Udaletxearen aurrean egingo da.

 

 

ARRATSALDEKO MOBILIZAZIOAK HIRIBURU ETA ESKUALDEBURUETAN:
 

GIPUZKOA

 

Donostia 18:00 Antiguoko tuneletik

Arrasate 18:00

Hernani 18:00

Zumaia 18:00

Eibar 12:30

Orereta 18:00

Ordizi 18:30

Urretxu Zumarraga 18:00

Tolosa 18:00

Irun 17:30

 

ARABA

 

Gasteiz 18:00 San Anton Plazatik

Agurain 18:30

Laudio 18:00

BIZKAIA

 

Bilbo 17:30 Jesusen Bihotzatik

Portugalete 18:00

Ermua 18:00

Berriz 18:00

Markina-Xemein 18:00

Durango 18:00

Gernika 18:00

Zornotza 18:00

 

NAFARROA

 

▪ Iruñea 18:00 Antoniutitik

Altsasu 18:00

Elizondo 18:00

Irunberri 18:00

Lizarra 19:00

Tafalla 19:30

Tutera 18:00