2024-11-23
Home8. Biltzar NagusiaBiltzar NagusiaAinhoa Etxaide buru dela, ia aho batez, LABeko zuzendaritza berria aukeratu dute...

Ainhoa Etxaide buru dela, ia aho batez, LABeko zuzendaritza berria aukeratu dute VIII Biltzar Nagusiko biltzarkideek

Parte hartu duten 500 biltzarkideek ia aho batez, bozkatu duten biltzarkideen %88k hala erabakita, idazkari nagusi kargua berrituko Ainhoa Etxaidek. Bozketa berean idazkari nagusiarekin batera aukeratuak izan dira komite exekutiboa, nazio komitea eta eskualdeetako idazkariak, datozen bost urteetan sindikatuak hartutako erabakiak gidatzeko ardura izango dutenak. 

 Ainhoa Etxaide: «Iparra argi dugu, euskal estatu sozialista eraikitzera goaz»

 LABen zuzendaritza berria

 Datozen bost urteetarako sindikatuaren lan ildoak onartu ditu LABen VIII. Biltzar Nagusiak 

 
Ainhoa Etxaide: Kudeaketa txostena

 Jabi Garnika: «Antolakuntza ponentzia honen helburua ez da gure eredua aldatzea, gure egiturak interbentzioari begira kokatzea eta gaurkotzea baizik»

 Garbiñe Aranburu: “Etorkizun politiko eta ekonomikorako erabakiorrak izango diren datozen urteetan LAB subjekto aktibo izan behar du”

 EPPK: «Kolektiboko kide eta langileok inoiz baino indar gehiagorekin borrokan tinko jarraitzeko animatzen zaituztegu»

 Rafaren hitzak El Duesoko espetxetik

 Gazte independentistak: «Krisi honetan langileria eta bereziki gazteria eta emakumeak ezinbestean lehen lerroan borrokan aurkitu behar gara»

Biharko amaiera ekitaldian (osorik medioei irekia) aurkeztua izango da zuzendaritza berria, eta idazkari nagusi bezala berrautatua, beren lehen hitzaldia emango du Ainhoa Etxaidek biharkoan. Edonola ere, LABeko buruak aurreratu ditu datozen urteen sindikatuaren hiru errefentzia nagusiak:

Euskal Herriak behar duen ziklo politiko berria behingoz irekitzea, aldaketa politiko eta soziala azkartzea —LAB zutabe sozial garrantzitsua izanik euskal langileriak behar duen prozesu soberanistan— eta sindikatua indartzen jarraitzea.

Langile borroka indartuz iritsi da LAB bere VIII. Biltzar Nagusira, klase interesak defendatzeko borroka eskaintza eginez langileei, eta iniziatiba sindikal indartsuei bide emanez. Azken urteetan eginiko aldarrikapenean berretsi da LAB gaur, alternatiba eredu berri bat eraikitzearen aldarrikapenean.

Euskal langileriak behar duen eraldaketa prozesua aurrera ateratzeko gaitasuna euskal sindikalgintzan dago, sindikalgintza abertzalean; hor kokatzen du LABek euskal langileriak behar duen eraldaketa prozesua aurrera ateratzeko ahalmena.

Aldaketak eragitea da LABen borrokaren funtsa, horretarako ezinbestekoa den mobilizazioa, aktibazioa, antolakuntza eta borroka suspertuz, aldaketa prozesuaren klabe nagusia dagoen tokitik, lantokietatik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.