2024-11-23
Home8. Biltzar NagusiaBiltzar NagusiaRafaren hitzak El Duesoko espetxetik

Rafaren hitzak El Duesoko espetxetik

Kaixo lagunok!

Lehen eta behin, agur bero bat Biltzar Nagusi honetan ordezkari zareten delegatu guztioi. Eta, aldi berean, sindikatuko emakume eta gizon guztiei.

Orain dela lau urte, Idazkari Nagusi izaterai utzi nionean, eta Ainhoari lekukoa pasatu nionean, ez nuen inondik-inora imajinatuko 8. Biltzar hau El Duesoko espetxe honetatik “biziko” nuenik. Baina, ondo dakizuen moduan, espetxea beti da aukera erreala hamarkada luzeetan eukal nazioaren eta bere eskubide demokratikoen alde gure konpromisoa tinko mantentzen dugunontzat.

2008an, sindikatuaren zuzendaritzan 25 urte egon ondoren, horietatik 16 Idazkari Nagusi moduan, barne formakuntza lanetara pasatu nintzen Ipar Hegoa Fundazioan. Eta, jarduera honekin batera, ezker abertzalearen barnean egin beharreko hausnarketa eta aldaketa estrategiakoa bideratzeko ahaleginean eta ekarpenetan sartu nintzen. 
Beherrezkoa zen, ezinbestekoa, konfrontazio bortitza eta sufrimendua enkistatu eta ezker abertzalearen posizio taktiko eta estrategiakoak, eta ondorioz, mugimendu abertzale osoarenak, ahultzen ari zen blokeo poltiko eta soziala gainditzkeo fase berri bati ekitea.

Beharrezkoa zen, gurearen moduko nazio burujabetzaren aitortze eta berreskuratze prozesuan eragiten duten aldagai ekonomiko eta sozialak, nazioarteko kontestua, …eta abar, perspektiban kontutan hartzea.

Era necesario proyectar el capital político de la izquierda abertzale a un escenario que nosotros y nosotras teníamos que abrir, definir y dibujar sin esperar a estar subordinados a las posiciones de los estados.

En esa tarea coincidí con Arnaldo, Arkaitz, Sonia, Miren y otras y otros militantes de la izquierda abertzale. Parecía un reto complicado ante la estrategia del Estado y las inercias analíticas que, como en todo proceso, atenazan posiciones políticas dificultando su cuestionamiento y modificación. Hoy, a pesar de las dudas y los vértigos iniciales, a pesar de las zancadillas, las provocaciones, o de nuestro propio encarcelamiento, podemos decir que entre todas y todos hemos abierto la puerta a una nueva fase, con un importante e innegable liderazgo social y político de un espacio soberanista-independentista galvanizado por la izquierda abertzale. Una transformación realizada en un tiempo breve, con gran cohesión y, sobre todo, con la adhesión social que testifican los resultados electorales, las movilizaciones sociales y la ilusión colectiva generada.

Algunos estaban muy cómodos con la puerta cerrada, con un estancamiento político que manejaban bajo un todo de “estrategia antiterrorista”. Por eso, cuando la izquierda abertzale sitúa, de forma autónoma, ante la sociedad vasca y la comunidad internacional una reflexión y una aportación que rompía los cerrojos del bloqueo y abría la puerta a profundos movimientos políticos, algunos, los mismos, han querido cerrarla o, al menos, han pretendido que no se abra demasiado y a velocidad no controlada. Querían seguir manejando los tiempos y las variables del proceso político sin importarles los costes y el sufrimiento colectivo. No les interesaba que se abriese ese nuevo tiempo, pues, en esas nuevas coordenadas su debilidad política y su mayoría fraudulenta quedaba de manifiesto y, globalmente, se situaban sin oferta política ante la sociedad vasca. Pero la puerta se ha abierto con “Zutik Euskal Herria” sacudiendo el frágil y engañoso escenario político que mantenía el pacto de estado PP-PSOE.

A partir de ese punto de inflexión se incrementa el pulso entre quienes queremos implementar y aportar a la construcción de un nuevo edificio político en Euskal Herria, conquistando una paz como sinónimo de no violencia, no vulneración de derechos civiles y políticos y respeto a la voluntad democrática de la ciudadanía, y quienes persisten en agarrarse al pasado, agarrarse al discurso de la insuficiencia y el inmovilismo, porque no tienen propuestas ni proyecto para una Euskal Herria a la que niegan el reconocimiento y la capacidad de decidir libre y democráticamente su futuro.

Hau da, alde batetik, jendarte itxaropentsu bat dugu, antsietatea ere duena sarritan, bakea eta elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko elkarrizketa eta osoko konponbidea eskatzen duena; independentziaren bidean aldaketa politiko eta sozialetarako indar metaketa proposamenak begirune eta aldekotasun handiz baloratzen dituen jendartea. Eta bestetik, korrontearen kontra igeri eginez konponbide egonkor eta demokratikoetarako inolako proposamen eraikitzailerik ez duten sektore politiko eta mediatikoek, legalitatearen errespetuarekiko erreferentzia hipokritekin estalitako politika zaharretan tematzen dira. Errezeta errepresiboek eta elkarrizketa politikoaren aurkako jarrerek egunetik egune handitzen dute euskal jendartearen gehiengoaren eta planteamendu horien abalista eta kudeatzaileen arteko disoziazioa.

Pultsu hori, kalkulu politiko-elektoralekin eta haien translazio judizialarekin, erabakigarria izan da “Bateragunea” kasuak, beste batzuren artean, denok ezagutzen ditugun ondorioak izan ditzan. Bere bultzatzaileak erretratatzen dituen erabaki politikoa. Hori bai, gure espetxeratzearekin lortu duten garaipen pirrikoa bakearen eta demokraziaren etsaiek garai politiko berrietan nozituko duten porrotaren ispilua izango da.

Horregatik, probokazio politiko hauen aurrean, euskal jendartearen itxaropena hondatzen duen inmobilismoaren aurrean, bere eskubide demokratikoak aitortzen zaizkion Euskal Herri baten alde eta bakearen alde gure ekarpena sakondu eta garatzen jarraitu behar dugu. Guztiona eta guztiontzat izango den Euskal Herria hartuta eredu sozial berriaren oinarritzat. Euskal lurralde guztietan integratutako proiektu ekonomiko, sozial eta kultural integrala bermatzeko nortasun instituzional propioa eta subiranoa izango duen Euskal Herria. Erreferentzia horiek dira gure proposamenetan dimentsionatu behar ditugunak, hauteskunde esparruetan zein borroka sozialean, Euskal Herri sozialista baten horizonte estrategikoan behar diren aldaketa politiko eta sozialei begira behar dugun botere sozial antolatu eta egituratua sortzeko.

Baina, LABeko kideok, ekintza sozio-politikorako bektore nagusi hau egoera ekonomiko konplexu eta zail baten eraginpean dago. Egunero bizitzen ari zarete bere ondorioak lantokietan, Euskal Herriko kaleetan eta zeuen familietan.

La oligarquía financiera ha provocado con su avaricia insaciable, con la dictadura económica contra los sectores populares, un terremoto socio-económico de consecuencias todavía imprevisibles. Sus efectos -reducción de derechos, recortes sociales, privatizaciones, …- los está sufriendo la mayoría social trabajadora ante las políticas serviles de unos gobiernos convertidos en mercenarios sociales a los dictados de unos “mercados” que, sin rostro ni representatividad, son el nuevo fascismo del siglo XXI.

Una situación que en Euskal Herria ha tenido la respuesta coherente de un sindicalismo que tiene en LAB su referencia más dinámica. Estamos, pues, ante un escenario político atravesado por una ola de crisis sistémica que sacude y condiciona a nuestro pueblo ante los lastres que significan la dependencia con los Estados, la falta de soberanía política y económica para construir un modelo con sinergias propias.

Pero como dice Slavos Zizek, “bienvenidos a tiempos interesantes”, tiempos complejos, duros en muchas variables, pero también interesantes e ilusionantes para transformaciones y cambios profundos.

Por eso, desde un sindicalismo nacional y de clase como el de LAB no nos queda más alternativa que luchar por nuestra dignidad y nuestros derechos, que responder con propuestas que permitan vertebrar mayorías sociales y políticas. Es decir, combinar nuestra función de contrapoder de clase en los centros de trabajo con la lucha por el poder institucional y social desde alianzas entre diferentes sectores políticos y sociales en el marco de un proyecto nacional vasco. Algo de lo que, al parecer, algunos han renegado después de años significándose como precursores e impulsores de la acumulación de fuerzas soberanistas. Detrás de las justificaciones y motivaciones que se plantean para esa “retirada” de su activo y aportación a una estrategia soberanista y de cambio social, solo percibo irresponsabilidad política y un enorme egocentrismo organizativo.

Beraz, LABeko kideok, lagunok, izugarria da eskuartean duzuen zeregina. Ainhoa eta bere taldearen zuzendaritzapean burutuko duzuen 8. Biltzar Nagusi hau, gure sindikatuak bere jarduera sindikal eta sozio-politikoa burutu beharko duen horizonte iteresgarri bezain zail eta gogorrean sakontzeko lan-tresna egokia izatea espero dut. Hauteskunde sindikaletako emaitzen aldetik, naiz afiliazioaren bilakaeraren aldetik balantze on baten oinarrituta aurre egiten diozuen Biltzarra. Nik, espetxetik, grina eta pasio handiz jarraituko dudan Biltzarra, LAB dena izan bait da, eta da, nire bizitzan, militante sozial eta politiko moduan. 1976an sindikatuan sartu nintzenetik, asanblada nazional eta biltzar guztietan hartu dut parte. Gaur ez nago Barañainen fisikoki, baina, nire pentsamendua eta bihotza zuen artean daude.

Jaso ezazue nire arnasa eta elkartasun osoa, eta ea ahalik eta lehen euskal preso guztiok zuokin batera gauden Euskal Herri independiente eta sozialista baten alde lanean.

Besarkada handi bat!

Gora LAB!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.