2024-07-22
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakNegoziazio prozesu bat irekitzea eskatzen diegu kolektibitateetako enpresei, ABEEEtan dauden langileei soldataren...

Negoziazio prozesu bat irekitzea eskatzen diegu kolektibitateetako enpresei, ABEEEtan dauden langileei soldataren %100 bermatzeko

Ez dugu onartuko krisi hau langileok ordaintzea. Osasunaren, lan baldintzen eta enpleguaren alde borrokan jarraituko dugu.

LAB sindikatutik kolektibitateen enpresei (Eurest, Gasca, Tamar, Auzo lagun, CC. Goñi, CC. Magui, Baska…) negoziazio prozesu bat irekitzea eskatzen diegu, Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteetan (ABEEE) dauden langileentzat soldataren %100 bermatzeko.

Covid-19aren krisia hasi zenetik, kolektibitateetako enpresekin izan ditugun bilera guztietan, langileen soldata-baldintzak bermatuko dituen negoziazio-esparru baten beharra helarazi diegu, baina erantzuna beti izan da ezezkoa.

Orain, kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien ebazpenak jaso ondoren eta kontuan hartuta kolektibitate-enpresek zero kostua izango dutela langile horien soldatagastuetan, negoziatzera esertzeko eskatzen dugu, sektoreko gainerako langileentzat soldataren %100 bermatzeko; hau da, baldintza berberak eskatzen dizkiegu langileei, bezeroa edozein dela ere, publikoa zein itundua izan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.