2025-12-14
HomeIndustriaMetalgintzaBaliogabetzat jo dute Haizea Wind enpresak Bizkaiko Metalgintzako greben ondoren egindako kaleratze...

Baliogabetzat jo dute Haizea Wind enpresak Bizkaiko Metalgintzako greben ondoren egindako kaleratze bat

LABetik epai hori azpimarratu nahi dugu, iritzi publikoaren eta erakundeen aurrean salatu izan duguna. Haizea Wind enpresan langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira, Haizea Wind enpresan lana prekarizatzen da eta Haizea Wind enpresan ez da onartzen langile klasearen menpekotasunik eza.

LAB sindikatuak martxoaren 23an jaso zuen Haizea Wind enpresaren aurka jarri zuen salaketaren epaia, Bizkaiko metaleko greben ondoren langileak kaleratzeagatik; magistratuaren epaia honakoa da:

-Gure afiliatuaren kaleratzea baliogabetzat jo du. Hala, enpresak berronartu beharko du.
-Iruzur bidez kaleratuta egon zen bitartean jaso ez zituen soldatak ordaintzera kondenatzen du enpresa. Hau da, soldata guztiak 2019-8-30etik, beren lanpostura itzultzen duten egunera arte.
-Enpresa kondenatzen du langileari kalte moralengatik 6.251 euroko kalte-ordaina ordaintzera.

LABetik epai hori azpimarratu nahi dugu, iritzi publikoaren eta erakundeen aurrean salatu izan duguna. Haizea Wind enpresan langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira, Haizea Wind enpresan lana prekarizatzen da eta Haizea Wind enpresan ez da onartzen langile klasearen menpekotasunik eza.

Santurtziko Super Portuan dagoen enpresa honek duela 2 urte eta erdi ekin zion bere ibilbideari, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Urkullu lehendakariaren propaganda eta adostasun osoa lortu zuen, eta, ondorioz, baita EAJ alderdiarena ere. Ez ziren nekatu interbentzio guztietan errepikatzen enpresa hori "EAEko 4.0 industriaren harribitxi" bihurtuko zela… Bada, hau da haien benetako aurpegia: errepresio sindikalaren eta oinarrizko eskubideen urraketen harribitxia, greba eskubidearen urraketatik abiatuta.

Gogorarazi nahi dugu, halaber, enpresa honetan 30 kaleratze baino gehiago egin zirela Bizkaiko metalaren sektoreko hitzarmena dela-eta egindako greba-egunen ondoren, fabrikaren barruan lanak azpikontratatu zirela modu masiboan, baita ABLEetako langileak ere. Hau da, Haizea Wind ezaugarritzen eta identifikatzen duen zerbait badago, erabateko prekarietatea da, eta lan-eskubideekiko mespretxua.

Gogorarazi nahi dugu Abanto-Zierbenako udal-gobernuaren erabateko koldarkeria (lantegia EAJk gobernatzen duen udalerri honetan dago). LABek aurkeztutako mozioaren aurrean, non eskatzen genuen udalbatzak langileen eskubideak defendatzea, alkateak "Justizia arruntera" bidali gintuen. Orain, alkateak zer esan behar du?

Azkenik, langile guztiei animatzen diegu borroka dela bidea, ez dezatela utzi eskrupulurik gabeko jauntxo hauek zapaltzen, antola daitezela eta beren lan-eskubideak balia ditzatela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.