Gaur goizean 8:45 orenak geroztik Mauleko Carrefour Market magasineko langileak greban dira zuzendaritzari presionea egiteko. 80 pertsona inguru aldizkatzen dira magasinaren aitzinean, sartzea abantzu blokatuz, bezeroak informatuz eta elkartasuna galdetuz. Izan ere, 2005 eta 2008 urteen artean laneko pausa denborak ez zaizkie ordainduak izan, lan sariak SMICa baino apalagoak ziren eta langileak ebatsiak direla kontsidera daiteke.
Azpimarratu behar da, Pariseko Kasazio Gorteak Hendaiako Champion magasineko langileei jadanik arrazoina eman diela, LAB sindikataren laguntzarekin abiatu duten borrokan.
Gaur goizean Mauleko magasinera hurbildu diren klienteek beren sostengua ekarri diete langileei orohar eta «orgatxoak » ez dituzte bete elkartasun gisa, sos kutxak hutsik dira, eta Altis magasineko nagusiak negoziatu beharko du goiz ala berant.