2024-11-26
HomeIndustriaMetalgintzaLaminaciones Arreguiko enpresa komiteak enplegua eta industria plan bat bermatzea exijitu du,...

Laminaciones Arreguiko enpresa komiteak enplegua eta industria plan bat bermatzea exijitu du, kaleratze mehatxuen aurrean

Celsa Atlantic-Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak plantillaren %10 kaleratzeko asmoa helarazi dio enpresa komiteari (kopuru hori finkatu du iraungipen ERE bat izan ez dadin). Honen aurrean, enpresa komiteak eskatzen du beste alternatiba batzuk bila ditzala enplegua mantentzeko, eta exijitzen du industria plan bat aurkez dezala, epe ertain-luzerako enpresaren etorkizuna ziurtatzeko.

Laminaciones Arreguik Araban dituen bi lantegiak, Gasteiz zein Urbinakoa, enplegu suspentsio prozesuetan daude 2016. urteaz geroztik. 2016 eta 2018an planteatutako bi ERTEak kaleratzeak eta hainbat neurria ekarri zituzten 2012. urtetik, plantillak greba mugagabera deitu zuenetik. Hamarnaka kaleratze, zigor, berronartze eta kaleratze berrien ostean, 2016. urtean lortu zen gatazka bideratzea negoziazioaren bidetik.

Hala ere, azken asteotan, norabide aldaketa bat gertatu da, garai zaharretara itzuliz: duela egun gutxi enpresak langile bat kaleratu zuen, 52.d artikulua aplikatuta (abstentismoagatik kaleratua). Orain langile gehiagorekin gauza bera egingo dutela mehatxatu dute, eta, gainera, gutxienez bakarkako hamar kaleratze objektibo planteatzen dituzte (aipatu bezala, kopuru horrek iraungipen ERE bat egitea saihestuko luke).

Onartezina eta etikarik gabeko jokabidea iruditzen zaizu zuzendaritzarena, gauzatutako kaleratzea eta planteatutako neurriak kontutan hartuta. Gure haserrea erakutsi nahi dugu neurrien artean planteatutako hogei lanpostuen suntsiketagatik (lekuz aldatzeak, arrazoi ekonomikoetan oinarritutako kaleratze objektiboak, kaleratzeak 52.d artikulua aplikatuta…), alde sozialarekin akordioa saihestu ondoren, gatazkaren iturri den aldebakartasunera itzuli baita enpresa. Gure iritziz, Celsa Taldearen erabaki estrategiko bat da lantegi hauek ziogortzeko, 2012an ez baitzituzten kaleratzeak eta murrizketak onartu. Horregatik, lantegi hauek modu pausatuan hil egin nahi ditu lantegi hauek, orduan izan ziren epaiei izkin egiteko.

Enpresa Komitetik argi dugu kaleratze hauen aurrean alternatibak badaudela, eta ahal dugun guztia egingo dugu alternatiba horiek gauza daitezen, enplegu suntsiketa saihesteko xedearekin.

Aldi berean, Laminaciones Arregui Taldeari eskatzen diogu apustu sendo bat egin dezala Arabako lantegien jarduera bultzatzeko, produktuen zabaltzea eta dibertsifikazioa laguntzeko inbertsioak eginez, Taldearen beste lantegi batzuetan egin bezala. Lantegi hauen ekoizpena handitzeko konpromiso argi bat eskatzen diogu azken batean, Celsa Taldearen beste lantegi batzuetan egin bezala, epe motz-ertainean etorkizuna bermatua egoteko.

Hau guztiagatik, ezin gara geldirik egon, eta mobilizazioei ekingo diegu, intentsitatea handituz, azken urteetan gure eskubideek pairatutako eraso honi erantzun bat emateko helburuarekin. Akats larria litzateke 2012. urteko eszenatokira itzultzea. Eskatzen diegu Laminaciones Arregui eta Celsa Taldeari bazterrean utz ditzatela plateamendu horiek, inori ez baitiete mesede egiten, eta itzul daitezela negoziazio eta gutxieneko bake soziala adosteko bidera.

Eusko Jaurlaritzari ere eskatu diogu Laminaciones Arreguiko enpleguaren defentsan inplika dadila, eta bere ekarpena egin dezala lantegien jarduera bultzatzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Elgoibarko Egondoko langileek mobilizazioei ekin diete enpresa-itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresa–itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta. Gaur ere mobilizazioa egin dute, eta beste horrenbeste egingo dute aste honetako asteazken eta ostiralean ere.

EAEko aurrekontuak zehazterako orduan langileen parte hartzea bermatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur goizean egin den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bileran, LABeko ordezkariek salatu dute EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu direla. Honetaz gain, proposamen zehatzak jasotzen dituen txosten bat helarazi diote Nöel D’Anjou Ogasun sailburuari.

Aldarrikatuko dugu Euskal Herriak ahots propioa izan behar duela CAF taldeko Enpresa Batzorde Europarrean

Azaroaren 27an bilduko da lehen aldiz CAF taldearen Europako Enpresa Batzordea izango denaren oinarriak adostu beharko lituzkeen negoziazio-mahaia. Bilera hau Beasaingo lantegian egingo da, 10:00etatik aurrera.