2024-07-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaSalaketa jarri dugu Fiskaltza Nagusian, Gasteizko Santiago ospitalean egondako irregulartasunak direla eta

Salaketa jarri dugu Fiskaltza Nagusian, Gasteizko Santiago ospitalean egondako irregulartasunak direla eta

Beste salaketa bat jarri dugu gaur EAEko Fiskaltza Nagusian; kasu honetan, Arabako ESIko kudeaketa ekonomikoan irregulartasunak egoteagatik. Jakin izan dugunez, Gasteizko Santiago ospitalean diru publikoaren kargura hornitzen ari dira kontratatutako enpresa pribatu batek hornitu beharko lituzkeen produktuak. Hala, LABeko ordezkariek xehetasunak emateko agerraldia egingo dute bihar, Gasteizen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.