2024-11-22
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAzken erailketa matxista salatzeko mobilizazioekin egin dugu bat

Azken erailketa matxista salatzeko mobilizazioekin egin dugu bat

Ostegunean Baionan (Herriko Etxea, 19:30), Bilbon (Arriaga, 19:00), Donostian (Bulebarra, 19:00) eta Gasteizen (Andra Mari Zuria, 19:30) izango dira; ostiralean, berriz, Iruñean (Mercaderes, 20:00).

Hauxe da Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako oharra:

Beste erailketa matxista bat gertatu da asteburu honetan, laugarrena dugu aurten Euskal Herrian: gogoan zaituztegu!!! 53 urteko emakumea erail berri du bere bikotekideak Baionan (Lapurdi). Gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik, baina horrek ez du ekidin erailketa berri hau.

Hauteskunde kanpainan indarkeria matxista bera ukatzen dituzten diskurtsoak entzun behar izaten ari gara, baita arazoa xenofobiaz mozorrotzen duten diskurtso faxistak ere. Baina non daude emakumeok pairatzen ditugun biolentziei aurre egiteko politika integralak eta babes neurriak? Indarkeria matxistaren muinera ez doan jendarte honetan, geroz eta ugariagoak dira zigorrean, segurtasun polizialean eta beldurrean sakontzen duten jarrerak. Euskal Herriko Mundu Martxan ozen diogu: justizia patriarkalak, kontrolaren eta xenofobiaren politikek aurrean izango gaituzte!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.