2024-07-22
HomeErrepresioa47 auzipetuen indarra eta ekarpena beharrezkoa izango da, eragileon inplikazioarekin eta jendartearen...

47 auzipetuen indarra eta ekarpena beharrezkoa izango da, eragileon inplikazioarekin eta jendartearen bultzadaz, preso eta iheslari guztiak etxean izan arte lanean eta mobilizatzen jarraitzeko

Inoiz izan behar ez zukeen epaiketa izan da gaur goizean abiatu den 11/13 sumarioarena. Garaiz kanpokoa eta motibazio politikoei erantzuten diena, bake eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan herri hau ematen ari den urratsen kontrako norabidean kokatua zegoen basakeria.

Herri honetan zentzugabekeria horri aurre egiteko atxikimendu zabala erakutsi da, adostasun zabalak eraiki dira, asteburuan milaka lagunek Bilbon eta aurrez Euskal Herriko herri eta auzoetan izaniko hamaika mobilizaziotan erakutsi bezala.

Kartzelak husteko garaia da. Zentzu honetan, espetxeratze berriak ekidin eta auzipetuak etxera bueltan izatea berri ona da. Guztiak nahiko genituzke etxera bueltan, baita Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza ere. Akordioarekin zigor handiagoak ekiditea lortu da, eta hori garrantzitsua da, baina zigorrik txikienak ere, baita inhabilitazioak, injustuak dira.

47 auziperatuak luze gabe gure artean izango ditugu; haien indarra eta ekarpenak beharrezko bezain garrantzitsua izaten jarraituko du, euskal eragileon inplikazioarekin eta jendartearen bultzadaz, preso eta iheslari guztiak etxean izan arte lanean eta mobilizatzen jarraitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.