2024-07-22
HomeEkintza PolitikoaLAB sindikatuak dei egiten die euskal langileei, euskal presoen eskubideen alde bihar...

LAB sindikatuak dei egiten die euskal langileei, euskal presoen eskubideen alde bihar Euskal Herriko plazak betetzeko

LAB sindikatuak dei egiten die euskal langileei, eta orohar, euskal jendarteari, bihar, larunbata, Herrira mugimenduak deitutako Goazen Plazara! ekimenarekin bat eginik, auzo, herri eta hirietako plazetan euskal presoen eskubideen alde egingo diren ekintzetan parte hartzera.
Euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politikaren ondorioak ezagunak ditugu: sakabanaketa, isolamendua, etengabeko xantaia, de facto aplikatzen zaien bizi osorako zigorra… Salbuespeneko kartzela politika hau, gainera, azken urteotan larriki gogortuz joan da, euskal preso politikoen kontra espresuki sortutako hainbat neurri eta dotrinen bitartez.

Oinarrizko eskubideen ukatzaile eta zapaltzaile den espetxe politika hau, errepresioan eta mendekuan oinarritzen da, Estatuek gatazka politikorako baldintzatze-tresna gisa erabili izan dute, eta beraz, Estatuei dagokien horrekin amaitzea. Edonola ere, urrats horiek egitera behartzea denon erantzukizuna da.

Bete ditzagun plazak, euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideen alde eta kartzela politika konponbide irizpideetara aldatzeko eskakizunarekin. LABek deialdiarekin bat eginez, berretsi egiten du euskal preso politikoen eskubideen alde orain arte agerturiko konpromisoa.

Euskal Herrian, 2012ko maiatzaren 18an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.