LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak grebara deitu dugu ekainaren 17rako, Lehen Arretako egungo eredua guztiz urria dela salatzeko eta Osakidetzari bere jarrera zuzentzea eta profesionalen beharrizanetan oinarritutako konponbideak martxan jartzeko exijitzeko. Atzo iragarri bezala, grebaren erregistroa egin dugu Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta ekainaren 17an Gasteizen manifestazio bat egingo dugula jakinarazi dugu (Plaza de Bilbao, 12:00).
LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT, ESK eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma oso pozik gaude langileen aldetik jaso dugun babesarekin.
Osakidetzako zuzendaritzak, konponbideak luzatzeko, aldebakar gisa mahai sektorialeko deialdia atzeratu du. Guk, ordea, emaginak, erizainak, erizain laguntzaileak, medikuak, gidariak, pediatrak, zelariak, administrari laguntzaileak, administrariak, etabarrek tinko jarraituko dugu Lehen Arreta Mailan jardun dugun guztion aldarrikapenei uko egin gabe.