Arantxa Vazquez LABeko Batzorde Exekutiboko kideak, Pacis Garcia LABeko kideak eta Ana Mezo pentsionistak, hainbat emakume langilek babestuta, agerraldia egin dute, Europako justiziak berriro ebatzi duelako Espainiako Gizarte Segurantzaren arautegia diskriminatzailea dela lanaldi partzialeko kontratuei dagokienez. Bertaratutakoek aldarrikatu dute lan egindako egun bakoitzak egun kotizatua izan behar duela, eta gaiari buruz egindako txostena aurkeztu dugu, sindikatuak planteatzen dituen proposamenekin.
Informe sobre la cotización de contratos de jornada parcial
Arantxa Vazquezek adierazi du badela garaia kontratu partzialen auzia agendaren erdian jartzeko: "Auzia politikoa da, ez da laborala. Ekimen instituzionalak behar dira".
Hain zuzen ere, arazoari heltzeko beharrezko neurriak zerrendatu ditu:
▪ Kotizazioen arazoa konpondu, Europak arrazoia eman digu. Lan egun bat, kotizazio egun bat.
▪ Lan denbora gutxitzeko eta banatzeko politikak.
▪ Kontratu partzialen erabilpenean dauden gehiegikeriekin amaitu. Gehiegizko erabilpena duten enpresetan ikuskaritzak egin, adibidez.
▪ Etxeko langileen Gizarte Segurantzaren erregimena bere osotasunean erregimen orokorrarekin ekiparatu behar da.
▪ Bizi laboral eta sozialaren arteko kontziliazio eta erantzukidetasun efektiborako politika feministak, emakumeak enplegura baldintza eta eskubide berberekin sartzea bultzatu eta bideratuko dutenak.
▪ Politika feministak bultzatzea, soldata arrakalaren aurkako neurriekin amaitzeko.