Hainbat eragilek, LABek barne, Venezuelako subiranotasunaren, bere gobernuaren eta bere instituzioak errespetatzeko deia luzatzen dugu eta, era berean, hainbat alditan adierazitako herriaren borondatea errespetatzea. Horrenbestez, larunbatean, 18:00etan, Bilboko Plaza Eliptikoan deitutako mobilizaziorako deia zabaldu nahi dugu.
Hainbat eragilek gure kezka erakutsi nahi dugu Venezuelako Errepublika Bolivariarrean azken orduetan emadako Estatu Kolpe saiakerak sortutako egoera dela eta. Kanpo esku-hartzeak muturreko egoera batera eraman du Venezuela eta gerra-eskalada arriskutsu bat emango denaren zantzuak ikusi ditugu.
Hauek gara irakurketa honetan bat egin dugun eragileak:
LAB, CCOO, EHNE Bizkaia, ELA, ESK, Etxalde, HIRU, STEILAS, Ernai, Antikapitalistak, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, Podemos, Euskadiko GGKEn Koordinakundea-Coordinadora de ONGD de Euskadi, Bizilur, Askapena, Asociación Elkarcredit de Solidaridad, Elkartasuna Eraldatuz, Euskadi Cuba, Hitz&Hitz Fundazioa, Jorge Adolfo Reytter Romero Elkartea, Komite Internazionalistak, Lumatik Herriak, Mugarik Gabe, Mundubat, Paz con Dignidad-Bakea eta Duintasuna.