2024-07-23
HomeMaiatzaren Lehena 2019Indarrak batuta mobilizatuko gara Baionan, Maiatzaren Lehenean

Indarrak batuta mobilizatuko gara Baionan, Maiatzaren Lehenean

Mobilizazio bateratua egingo dugu Maiatzaren Lehenean, Baionan, CGT sindikatua, Bizi mugimendua, gazte mugimendua eta talde feminista ezberdinen bilgune den EBA Egiazko Berdintasunaren Alde plataformarekin batera. Sei zutabe izango dira mobilizazioan, sei aldarrikapen desberdinekin: klimaren aldeko borroka, munduko langileriaren defentsa, babes sozialaren eta zerbitzu publikoen defentsa, gazteriaren prekarietatearen salaketa eta emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarria. Hitzordua 11:00etan izango da, Lapurdiko hiriburuko Santa Ursula plazan.

Agerraldi bateratua egin dugu Maiatzaren Leheneko planteamenduaren berri emateko, eta bertan izan da LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramaile Eñaut Aramendi. "Ezinbestekoa da indar guztiak batzea", adierazi du, eta langileen aurkako erasoak handitzen ari diren garai honetan norabide berean lan egitearen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, Eñaut Aramendiren hitzetan, pertsona guztiek baitute lan eta bizitza duin bat izateko eskubidea.

Mobilizazio nagusiaren ostean, elkarteen herrixka edo topagunea egokituko da Baionako merkatuan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.