2024-07-03
HomeMaiatzaren Lehena 2019Bost zutabe irtengo dira Gaztelu plazarantz, bost aldarrikapen desberdinekin

Bost zutabe irtengo dira Gaztelu plazarantz, bost aldarrikapen desberdinekin

Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak hartuko ditugu, egun osoko egitarau batekin. Mobilizazio nagusia 12:00etan izango da, Gaztelu plazatik abiatuta. Bertan ere amaituko dugu, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiaren hitzartzearekin. Aurretik, 11:00etatik abiatuta, bost zutabe irtengo dira bost toki desberdinetatik, bost aldarrikapen nagusirekin.

Borroka Laboralak zutabea Arrotxapeatik abiatuko da, "Euskal Herria contra la precariedad. Lan duina, bizi duina" aldarriarekin.

Feministak zutabea Antsoainetik irtengo da, Capuchinoseko biribilgunetik, "La brecha salarial es un problema político. Lan guztien aitortza orain" aldarriarekin.

Gazteak zutabeak Txantrean izango du abiapuntua, Irubide institutuan, hain justu, "Bizitzak biziarazi. Prekarietatearen aurka, euskal gazteria lehen lerrora!" leloarekin.

Migranteak zutabea Nabarreria plazatik abiatuko da, "Bertako zein kanpokoak langile klase berekoak. Vidas dignas para todas" mezuarekin. 11:30ean irtengo da zutabe hau.

Pentsionistak zutabea 11:30ean ere irtengo da, Estafetako bihurgunetik, "Hemen lan egin, bizi, erabaki. Aquí decidimos nuestras pensiones. 1.080 euro orain!", leloarekin.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte

LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.

Bat egin dugu ‘La Suizako 6en’ aldeko elkartasun mobilizazioekin

Uztailaren 6an 12:00etan mobilizatuko gara Bilboko Arriaga Antzokitik abiatuta Xixongo (Asturies) sei sindikalistei gure elkartasun internazionalista adierazteko.

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.