2024-12-23
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaEuskal gehiengo sindikaletik atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hildako garraiolariaren heriotza salatzen...

Euskal gehiengo sindikaletik atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hildako garraiolariaren heriotza salatzen dugu

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUtik, garraio sektorean ez ezik, lan munduan ere ezarri den prekarietatea salatzen jarraituko dugu.

Lehenik eta behin gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hil zen garraiolariaren senide eta lagunei.

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU Lezon elkartu ginen atzo joan den astean Pasaiako portuan lan istripuan zendu zen garraiolariaren heriotza salatzeko. Istripu ez traumatikoa. Askotan, “heriotz natural” moduan ezkutatzen saiatzen diren lan istripua. Bestetan, garaiolarien lan istripuak errepideko istripuen zenbatekoen atzean eskutatzen saiatzen dira. Zergatik apaindu zenbakiak? Erantzuna erraza da: zenbatekoak beldurgarriak dira. 2018an 68 pertsona zendu ziren lan istripuan. 24 errepidean. 15, garraiolariak. 2019an 15 dira jada lan istripuan hil diren pertsonak.

Atzo arratsaldean beste garraiolari bat hil zen Gasteizko Sidenorren. Istripu ez traumatikoa. Bi aste, bi garraiolari. Kasualitatea? Ez dugu kasualitateetan sinesten, bai aldiz kausalitateetan.

Presa, estresa, bidaien salneurri baxuak, ezinezko ordutegiak, lan egun luzean, egin behar ez luketeen eta askotan beharturik dauden kamioi zamaketa eta hustuketa lanak eta garraio mer-
ke eta isilaren bila administrazioaren utzikeria sektorearekiko dira, besteak beste, egoera honen erantzuleak. Lan baldintzak ez dira onak, prekarietatea garraiolarien egunerokoa da. Garraioak berehalako erregulazioa behar du, kooperatiba faltsurik gabeko sektorea, ia esklabutzan bizi diren gidaririk gabeko sektorea; garraioa duintasunez eta era seguruan egitea beharrezkoa dela aldarri- katzen dugu, nahiz eta administrazioek beste aldera begiratzen jarraitzen duten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.