2024-12-21
HomeEkintza SozialaBizi eta lan baldintza duinen aldeko aldarria eraman dugu Bruselara, migranteen eskubideei...

Bizi eta lan baldintza duinen aldeko aldarria eraman dugu Bruselara, migranteen eskubideei buruzko saioa dela eta

LABeko Ekintza Sozialeko idazkari ondoko Urtzi Ostolozagak hitza hartu du Bruselan, Europako Parlamentuan, pertsona migranteen eskubideen urraketei buruz Herrien Epaitegi Iraunkorrak egindako aurkezpenaren harira. Sindikatuko ordezkariak ohartarazi du migranteen egoera okertu egin dela Euskal Herrian, lan prekarioetatik sasi eslabotzara igaro direlako, eta zaintza, arrantza eta nekazaritza lanetan ibiltzen direla jakinarazi du.

Urtzi Ostolozagak adierazi du klase elkartasuna dela LABen printzipioetako bat, eta bizi eta lan baldintza duinen alde borrokatzea lehentasunetako bat: “Hau lortzeko, sindikalismoa tresna eraginkorra da, eta helburu hori lortzeko ere beharrezkoa dugu burujabetza eskuratzea, herri gisa: Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Marko Propio bat izatea”.

Migranteen egoerarekin lotuta, Huerta de Peraltako adibidea jarri du, LABek gauzatzen duen borrokak emaitza dakarrela islatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...