2024-11-23
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu Soziokomunitarioa"Kalean uso, etxean otso", leporatu diote Aldundiari Egogain helduen egoitzako langileek

“Kalean uso, etxean otso”, leporatu diote Aldundiari Egogain helduen egoitzako langileek

Eibarko Egogain helduen egoitzako langileek Kursaalera eraman dituzte euren aldarriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen babesarekin, zaintzari buruz bertan antolatutako kongresuaren aurrera. "Aldundiak sustaturiko kongresu hau aurpegi garbiketa hutsa da, propaganda hutsa, kalean uso etxean otso", adierazi dute.

Egogain Gipuzkoako Foru Aldundiaren azken zahar-egoitza publikoa da. Bertako langileok borrokan daude euren egoitzan bizi diren pertsonen alde eta lan baldintzen alde; pertsona nagusi, mendekotasun handia, adimen urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen alde, alegia:

• Arreta duina eskaini ahal izateko langile gehiago behar dituzte.

• Ratio egokiak behar dituzte.

• Emakumeok egiten duten lana aitortzea behar dute; ez dira “zaintzaileak”, erizain laguntzaileak baizik.

• Zerbitzu publikoa langile publikoekin. Azpikontratazioari ez!

• Ezabatutako lanpostuak berreskuratu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.