2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaBerdintasun batzorde eraginkorra eta azpikontratetako langileen subrogazioa aldarrikatzen ditugu Arabako Metalean

Berdintasun batzorde eraginkorra eta azpikontratetako langileen subrogazioa aldarrikatzen ditugu Arabako Metalean

Ostiralean, martxoaren 29an, Arabako metalgintzako mahai negoziatzailea bildu da eta bertan, berdintasuna eta subrogazioa izan ziren gai nagusiak. Sektoreko berdintasun batzordearen inguruko eztabaida ez da bukatu eta subrogazioaz, SEAk argi utzi du ez duela beharrezko ikusten.

Ostiraleko bileran bi gai nagusi jorratu genituen, berdintasuna eta subrogazioa. Lehenengoari dagokionez, Arabako metaleko berdintasun batzordea izan genuen hizpide eta sindikatu bakoitzak bere proposamenak egin zituen. LABen ustez, batzorde honek potentzialitate handia dauka emakumeek sufritzen dituzten diskriminazioa eta desparekotasuna ezabatzeko, baina horretarako, eraginkorra izan behar da. Hortaz, LABek hiru oinarri planteatzen ditu: teknikari bat egotea batzordearen funtzioek eskatzen dituzten lan teknikoak egiteko, sindikatu guztiok ordezkaritza izatea, hitzarmena sinatu ala ez, eta enpresek batzordearen erabakiak derrigorrez bete behar izatea.

Beste alde batetik, sindikatu guztiok defendatu dugu subrogazioaren beharra, azpikontratetako langileek lanean jarraitzeko enpresa aldatzen denean. Halere, SEAk ez du ikusten sektoreko arazo moduan, azpikontratazioa zerbait naturala izango balitz bezala eta ez prekarietatea zabaltzeko eta enpresarien etekinak handitzeko tresna bat. Hori dela eta, gure ustez subrogazioa, beste hainbat aldarrikapen bezala, borrokatu beharko da eta horixe da LABek planteatzen duena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.