2024-07-22
HomeIndustriaIndustria KimikoaMICHELINek Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du Lasarte eta Gasteizko lantokietan

MICHELINek Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du Lasarte eta Gasteizko lantokietan

Pasadan ostiralean SUSPENTSIO EEEa aurkeztu zuen Michelin enpresako zuzendaritzak, langile bakoitzeko 36 lan egunetakoa izatera irits daitekeena. Enplegu suspentsio EEEak Euskal Herrian GASTEIZKO eta LASARTEko lantokietan izango du eragina eta Estatu mailan, Aranda eta Valladolideko lan zentruetan. LABen ikuspegitik lotsagarria da enpresaren jarrera 2011 urtean Michelin taldeak mundu mailan 1462 milioi euro irabazi zituela, aurreko urtean baino %39,3 gehiago, kontutan hartzen badugu. 
Espedienteak 4.800 langilerengan izango du eragina estatu mailan (Gasteizen 3200 langiletik 1700i eta Lasarten 600 langiletik 500i) , maiatza eta iraila bitartean aplikatuz, langile bakoitzeko 36 lan egunetakoa izatera iritsi daitekelarik.

EEEa aurkezterakoan ekoizpen beherakada argumentatu du zuzendaritzak, baina bere datu propioak erabiliz, salmenta datuak eman gabe.

Enpresaren eta langileen ordezkarien arteko hurrengo bilera maiatzaren 8an izango da, Lasarten. LABeko sail sindikalak ez du espedientea onartuko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.