2025-04-14
HomeEkintza SindikalaMecanizados Mecar enpresako zuzendaritzak erasotzaileak defendatzen dituela salatu dugu

Mecanizados Mecar enpresako zuzendaritzak erasotzaileak defendatzen dituela salatu dugu

Zaldibarreko enpresan, zuzendaritzaren menpeko batek delegatu sindikal bat erasotu zuen iaz, emakumea dena, eta enpresak oraindik ez du ezer ere egin horren aurrean. Are eta okerragoa dena, gertaera horien inguruko epaiketa gerturatzen ari zen neurrian, langile honek beste eraso bat pairatu du, mehatxatua izan baita. Egoera honen aurrean, mozio bat aurkeztu genuen joan den astean Zaldibarreko Udalean, baita mobilizazio bat egin ere udaletxe aurrean, mozioa bera bozkatzen zen bitartean. Azkenean, mozioak aurrera egin du, EH Bilduren aldeko sei botoekin. EAJ abstenitu egin da.

Mozioan azaldu dugu Mecanizados Mecar enpresan gertatu dena. Bertan, delegatu bat, langileen ordezkaria dena, enpresako menpeko den pertsona batengatik erasotua izan da, lan orduan eta lan zentroan. Eraso hau bereziki larria da bi arrazoiengatik: alde batetik, biktima erasotua izan zen emakumea izateagatik; eta, beste alde batetik, erasotua izan zen bere lan sindikala egiteagatik.

Mecanizados Mecarreko zuzendaritza gertatutakoaren jakitun da, eta gertaerak duen larritasuna jakinda ere, ez du ezer ere egin erasotzailearen kontra, ezta neurrik hartu ere berriro gerta ez dadin. Gainera, enpresan ohikoak dira irainak, langileen kontrako tratu txarra eta ezinezkoak diren produkzioen eskaerak. Honen guztiaren aurrean, enpresak inoiz ez du neurririk hartu. Gertatutako erasoak egotea bultzatzen du.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: