2024-07-05
HomeZerbitzu PribatuakAurrezki KutxakLAB sindikatuak EAJri Kutxabanken lan harremanetarako euskal esparruaren alde emandako hitza bete...

LAB sindikatuak EAJri Kutxabanken lan harremanetarako euskal esparruaren alde emandako hitza bete dezan eskatzen dio

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo Sabin Etxearen aurrean EAJ-PNVri Kutxabanken sorreratik bertako langileen lan baldintzen inguruan esaten duena bete dezan exijitzeko. Hau da, Euskal esparruaren defentsan hitzetatik ekintzetara pasatu dadila, Kutxabankeko langileen lan harremanak arautuko dituen Euskal Esparruaren aldeko erabakiak hartu eta ekintzak erakuts ditzala. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.