2025-04-14
HomeIndustriaMetalgintzaFVEMek estatalizazio eta prekarietate gehiago besterik ez du nahi Bizkaiko metalgintzan

FVEMek estatalizazio eta prekarietate gehiago besterik ez du nahi Bizkaiko metalgintzan

Gaur, abenduak 5, Bizkaiko Metaleko Mahaiaren 14. bilera egin dute. Patronalak proposamen batzuk jarri ditu mahai gainean, hau da, sindikatu guztiek egindako proposamen guztiak ukatu ditu; soilik KPIa kontutan duen soldata igoera proposatu du, ez du ezta erosmen ahalmena bermatzeko proposamena egin, eta, noski, hori ez dator bat beraiek publiko egin dituzten irabaziekin ere. Gainera, bestelako gaietan legearen aplikazioa besterik ez dute nahi, are gehiago, Metalgintzako Herrialdeko Hitzarmenean, estatuko hitzarmenaren eduki gehiago sartu nahi ditu, hau da estatalizazio gehiago nahi dute. Argi utzi du FVEM-ek ez duela hitzarmen duin berririk nahi. Ez du prekarietateari aurre egiteko neurri bat bera ere proposatu.

LABentzako patronalaren proposamenak, beste behin ere, argi utzi du ez daukala negoziaziorako borondaterik, 14 bilera eta gero, sektoreko langileak iraintzen dituen edukiak azaldu ditu, probokazioa hutsa izan da eta gerra adierazpen argia. Egoera honetan, LABek, berriro ere, ELA, CCOO eta UGT-ri galdetu nahi diegu: zer egingo dute beraiek ere ez nahikotzat jo duten patronalaren erantzun honen aurrean? Patronalak estatalizio eta prekarietate gehiago besterik eskaintzen ez duen mahai hori babesten jarraituko dute? Edo hitzarmen duin baten aldeko borrokara batuko dira?

Guzti horregatik, LAB mobilizazio eta borrokarako konpromisoan berretsi gara bai enpresaz enpresa baita sektorean ere; atzo bertan FVEMeko Bilboko egoitza okupatuz egin genuen bezala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.