2024-12-23
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakAste honetarako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan deitutako lau greba egunek eta plazaratutako aldarrikapenek...

Aste honetarako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan deitutako lau greba egunek eta plazaratutako aldarrikapenek babes zabala jaso dute

Patronalek grebara eraman gaituzten aldarrikapenei erantzun esanguratsurik eman ezean, mobilizazio eta grebekin jarraitu beste biderik ez digute utziko. Gasteizen mobilizatu gara gaur, laugarren greba egunaren harira.

Patronalek grebara eraman gaituzten aldarrikapenei erantzun esanguratsurik eman ezean, mobilizazio eta grebekin jarraitu beste biderik ez digute utziko. Gasteizen mobilizatu gara gaur, laugarren greba egunaren harira.

Aste honetako lau greba egunetara itundutako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako 9.000 langiletik gora egon dira deituak, LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuon eskutik. EAEko itundutako ikastetxeen %70a inguru dira eta 120.000 ikasle ingururi ematen diote zerbitzua.

Sektorean Lan Hitzarmenaren eguneratzearen alde aurrez gauzatutako bost greba egunekin gertatu den bezala, aste honetako lau greba egunei ere langileek emandako babesa eta jarraipena oso zabala izan da, %60 eta %65 bitartekoa. Egun hauetarako antolatu ditugun manifestazio, kotxe karabana, eta elkarretaratzeetako parte hartzea ere itzela izan da, 5.000 langiletik gora ere bildu direlarik berriro ere 9.000 langileko kolektibo batean.

10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe egonik, sektore honetako langileen lan balditzen berreskurapena eta hotzekuntza dugu greben helburu, hobekuntza hauek gure ikastetxeetan eskeintzen den hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutela eta beharrezkoak direla konbentzituta baikaude. Grebaren helburuak erabat argiak eta aski ezagunak dira beraz, eta egunotan argi ikusi da bai langilegoaren bai gizartearen babesa dutela.

Mobilizazio eta greba dinamika indartsuak bultzaturik, patronalak mugitzera behartuak ikusi dira, baina momentuz patronalek egindako proposamenak eskasa izaten jarraitzen du, orain urte bete mahaitik altxatzea erabaki genuenean mahai gainean jarrita zeukaten proposamenarekiko aurrerapauso nabaririk ez du jasotzen eta grebara eraman gaituzten aldarrikapenetatik urrun egoten jarraitzen du. Enpleguari dagokionez, gela itxierek ekar dezaketen lanpostu galerari aurre egiteko birkokapen neurri bermatzailerik eskeini gabe jarraitzen dute. Irakasleen lan kargak arintzeko inolako proposamenik ez dago. Soldaten inguruko planteamenduari dagokionez, zenbait kolektibo kanpo uzteaz gain, eroste-ahalmenaren berreskurapenetik oso urrun dago. Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen eta Hezkuntza laguntza espezialisten, hau da, feminizatuenak eta egoera prekarioenetan lan egiten duten kolektiboen lan baldintzen inguruko proposamenetan apenas dagoen aurrerapausorik, egindako ordu osagarrien eta lanaldi murrizketaren planteamenduak lan baldintzen hobekuntzan apenas eraginik dutelarik etab.

LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalei, beraien langileen lan baldintzekiko duten ardura zuzena bere gain hartu, eduki esanguratsurik gabeko proposamenak egiteari utzi eta langileen aldarrikapenei erantzungo dioten bideak lantzen zentratzeko eskatzen diegu. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere, egungo hezkuntza sistema mantentzeko erabakia hartu duen unetik, langile hauen lan baldintzekiko ardura maila bat baduela eta gatazka honetan paper bat jokatu behar duela uste dugu.

Azkenik, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileak zoriondu nahi ditugu daramatzagun 9 greba egun hauetan beraien lan baldintzen eta ikastetxeetako hezkuntza kalitatearen alde egindako mobilizazio eta defentsagatik.

Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak

Enplegua:
Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:
Eroste-ahalmena berreskuratzea.
1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:
Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak nabarmen hobetzea:
Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte.

Haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...