Segurtasunaren eta Lan Osasunaren nazioarteko eguna ate-joka daukagun honetan, LAB sindikatuak Euskal Herrian langileen osasun egoerak okerrera egin duela salatu du gaur prentsaurrean. Aurtengo apirilaren 28a langileriaren eskubideei egiten zaien eta langileen osasunaren narriadurari estutze berria ekarriko dion testuinguruan datorrela azpimarratu du, lan erreforma berriari erreferentzia eginez. Honekin batera, Hego Euskal Herrian izango diren ekimenen berri eman dute.