2024-12-22
HomeIrakaskuntzaHeziketa BereziaJaurlaritzak heziketa bereziko akordioa errespeta dezan elkarretaratzea egingo dute LAB, ELA eta...

Jaurlaritzak heziketa bereziko akordioa errespeta dezan elkarretaratzea egingo dute LAB, ELA eta STEE-EILASek

Jaurlaritzak heziketa berezian sindikatuekin erdietsitako aurre-akordioa errespeta dezan mobilizazio dinamika daramate aurrera LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuak. Gaur Bilbon egingo dute protesta, 12.30etan Hezkuntza Delegaritza aurrean. Celaa Sailburuari emandako hitza errespetatzea exituko eta irailaren 14rarteko prozesua eta honek emandako aurre-akordioa abiapuntutzat hartuta mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatuko diote.
Hezkuntza Sailari zintzotasun falta egozten diote sindikatuek. Heziketa Bereziko Lan Hitzarmen berri baterako aurre-akordioa 5 sindikaturekin sinatu ondoren, aurre-akordioaren edukiak eta negoziazio prozesuaren bitartean hitzartutakoa ez baitu errespetatu. Modu horretan, Celaaren sailak negoziazio kolektiboaren eskubidea urraturik utzi ditu, eta gainera, etorkizun duina izateko aukera lapurtzen die behar bereziak dituzten 5.500 ikasle eta familiari.

Hezkuntza Sailak, egindako proposamen berriarekin, 3 atal larriki erasotzen ditu: Jarduna, prekarietatea eta negoziazio kolektiboaren eskubidea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...