2025-04-05
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaUrriaren 3ko Kataluniako greba orokorraren lehen urteurrena bete da

Urriaren 3ko Kataluniako greba orokorraren lehen urteurrena bete da

Gaur Kataluniako Urriaren 3ko greba orokorraren lehenengo urteurrena betetzen da. Kataluniako herria greba orokor horretan modu masiboan kalera atera zen, harrotasun kolektiboko ariketa izugarri batean, Kataluniako Errepublika eraikitzeko herri aginduaren defentsan eta Kataluniako herriaren kontra Espainiar estatuaren egun horietako errepresio bortitza salatzen.

Urriaren 3ko greba orokorra Kataluniako herri eta hirietan inolako aurrekaririk ez zuen mobilizazio testuinguru batean eman zen. Gogoratu beharrekoa da, Irailaren erditik aurrera Kataluniak muturreko salbuespeneko egoera politikoa pairatzen zuela; Kataluniako gobernuko kontseileritzen egoitzetako erregistro polizialekin hasi zena, eta papeleten etengabeko jarraipenarekin bilaketarekin jarraitu zuena. Testuinguru errepresibo honetan, Katalunia estatu polizial bat inposatzen zuten polizia eta militar espainarrez beteta zegoelarik, herria Urriaren 1eko erreferendumean masiboki kalera atera zen, 2’2 milioi pertsonek independentziaren aldeko bozka eman zutelarik. Errepresioak eta herri oso baten kontrako jazarpenak ezin izan zuen bere etorkizun politikoa erabakitzeko hautu irmoa hartuta zuen herri bat geldiarazi. Errepresio horren ondorioek argi uzten dute kontatzen dugun guztia; 844 zauritu espainiar poliziaren eskutik, 770.000 bozka espainiar poliziak bahituta…

Errepresio olatu honen aurrean eta Kataluniako herriak pairatzen zuen egoera ekonomiko, politiko eta sozial larri honen aurrean, katalandarrek nahikoa zela esan zuten argi eta garbi eta masiboki irten ziren kalera, kataluniako txoko guztietara iritsi zen samin olatu erraldoi bat osatuz. UGT eta CCOO bezalako eragile estatalek greba orokorrra aturada edo herri geldialdia deituz deialdia desitxuratzeko saiakeren gainetik, greba orokorrak arrakasta izugarria izan zuen, herriaren ohiuaren aldarriaren aurrean ezin kokatuz zebiltzan antolakunde handien egiturak gainditu zituena.

Horregatik guztiagatik, LAB sindikatutik egun hura greba orokor historiko gisa gogoratu nahi dugu, non Kataluniako langile klaseak herri oso bat bultzatu zuen Estatuaren oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoaren gainetik, Estatu Espainiarraren estrategia errepresiboa salatzen eta Urriaren 1eko erreferendumeko Kataluniako errepublika eraikitzearen herri agindua gauzatzen.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.