2024-12-22
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek LANBIDE Enpleguko Zerbitzu Publikoaren iruzurra salatu du

LABek LANBIDE Enpleguko Zerbitzu Publikoaren iruzurra salatu du

EAJk Zapateroren gobernuarekin enplegu politika aktiboak EAEko autonomia erkidegora transferitzea negoziatu zuenetik, prozesu osoa guztiz tamalgarria eta penagarria izan da.
Osatu gabeko Transferentzia: enplegu politika pasiboak transferitu ezean, enplegu politika aktiboek ez dute balio enplegu politika duina sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailak transferentzia horrekin egin duen kudeaketa negargarria: hasieratik jardun zuen inolako antolaketarik gabe eta giza baliabideei dagokienez kudeaketa kaskarrarekin.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) kudeaketa administratiboa bereganatu zuen beharrezkoak diren baliabiderik gabe eta helburu argirik gabe.

Honen emaitzak: lan mailako ondorioak, LANBIDEko langileei eragiten dietenak, eta baita giza mailako ondorioak ere: zerbitzu eskasagoa eta langabetuei eta gizarte laguntzak eskatzen dituzten pertsonei eskaintzen zaien arretak ere okerrera egin du.

Bestalde, zerbitzuak eta laguntzak eskatzera joandako pertsonen asperdurak, erakundeak erantzuten ez duela ikustean eta beraien egoera prekarioa aintzat harturik, LANBIDEko langileen aurkako gertaera bortitzak eragin litzake.

Erakunde berriaren kudeaketa kaskarra. Hutsune juridikoa: LANBIDEk zuzenbide pribatuko ente publikoa izatetik, erakunde autonomo izatera pasatu zenetik 5 hilabete luze igarota, oraindik ez ditu plazaratu funtzionamenduaren eta egitura organiko eta funtzionalaren inguruko estutuak. Egoera ez legala dugu hori, hutsune juridikoa.

Plangintza eta antolatze eza: Ez dago norabide argirik, ezta buruzagitzarik ere eta bat-bateko jardunek ia konstante dira. Sarri askotan, ez dago jakiterik nori kontsultatu eta oso gutxitan erantzuten dira planteatutako zalantzak.
Sailen arteko komunikazio eta koordinazio falta.
Bulegoen arteko komunikazio eta koordinazio falta
Espazio falta eta erabiltzaileak artatzerakoan konfidentzialtasun eta pribatutasunik ez.
Baliabide materialen falta (ordenagailu, altzariak,…)
Baliabide ekonomikoak xahutzea: Langileria propioak egin litzakeen hainbat lan eta ikerketa egiteko zerbitzu enpresak erabiltzen dituzte gehiegitan.
Langileriaren kudeaketa desegokia: Langileen zerrenda (RPT) Erakunde Autonomiadunaren egitura organiko eta funtzionala arautzen duen estatuturik gabe eratzen ari da. Bere garaian, Eskubide Pribatuko Enpresa Publikoa zelarik, inongo irizpiderik eta araudiri jarraitu barik, zenbait lanpostu sortu eta ardurak banatu ziren, arbitrariotasunari bidea emanez.
Kontrolik gabeko kontratazioa, langileen artean ezegonkortasuna eta segurtasun eza sortuz.
Lan formazio eta enplegu planetarako gero eta kontrato gehiago kanpoko enpresekin.

Hau guztiagatik beraien helburuak ondorengoak direla uste dugu:

1.- Enplegu eta formazio zerbitzuen mailakako pribatizazioa, LANBIDE gizarte prestazioetarako kudeatzailea soilik izan arte (R.G.I., …).
2.- Gastu publikoaren murrizketa, enplegu zerbitzuak beharrizan handiena duten giza-taldeak kontrolatzeko erabiliz.

LABen PROPOSAMENA
A) Pertsonalari begira ZERA ESKATZEN DUGU:

• Erakunde eta pertsonalaren egitura organikoa eta funtzionala arautuko duten estatutuak.
• Pertsonalaren funtzioak argitu LPZa egin arte.
• Lehenbailehen LPZa negoziatua egin langileen ordezkariekin eta inplikaturiko guztiak informatu.
• Pertsonal funtzionario zein laboralen lanpostuen balorazio zuzena egin.
• Pertsonal guztiak izan dezala informazio argia eta zehatza emango diren zerbitzu zein programari buruz.
• Lan arlo ezberdinen arteko koordinazioa: Zerbitzu Orokor eta bulego artekoa, zein bulego ezberdinen artean.
• Transferituetako pertsonalari irtenbidea eman, ez dutelako bere lan-postua finkatu eta zenbait lan kontratu legez kanpo daudelako (RGI piloto eta 2009ko plan berezikoak).
• Orientatzailen lan-poltsak direla eta, jarritako Gorako helegiteen eta erreklamazioen ebazpena. Lanbidek epai-mahaia sor dezala bertako lan-ordezkariekin, birbaremazioak eta merituen egiaztatzea egiteko.
• Pertsonalaren egonkortasuna EPE deialdia egin arte.
• Eusko Jaurlaritzako bestelako langileak duten bezalako sarbidea plan, programa ikastaro, zein intraneterako (Geutzen).
• Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze programa zein ikastaroetarako sarbide ezak dakarren diskriminazioarekin amaitu.

B) LANBIDEk ZERBITZU PUBLIKO bezala ondorengo hau eskeini beharko luke:
• Helburu zehatzak eta lan antolamendurako metodologia enplegu eskaerak, lan eskeintzak, langabetuentzako formazioa eta orientazioa kudeatzeko, baita laguntzak kudeatzeko ere.
• Propaganda eta diru xahuketa besterik ez den publizitatearekin amaitu.
• LANBIDEko zenbait zerbitzuren pribatizazioarekin amaitu.
• Lanbide zerbitzuaren Euskalduntze planak martxan jarri berehala.
• Confebask, UGT eta CCOOri ematen zaizkien subentzioak eten, formazio eta enplegurako funts garrantzitsuak eramaten baitute.
• Gizarte babeserako funtsak gehitu.

Momentu hauetan erakunde publikoek ekonomiaren motore bihurtu behar dute, egonkorra eta kalitatezkoa den enplegua sortuz. Modu honetan, gizarte beharrak asetzeaz gain, ekonomia erreala indartzen da, eta ez krisi egoera honetara ekarri gaituen ekonomia espekulatiboa.
LABek langileen eta zerbitzuaren kudeaketa negargarri honekin amaitzeko ere exijitzen du eta aurkezturiko eskaera guztiak lortzeko gure konpromezu irmoa adierazten dugu.

Euskal Herrian, 2012ko apirilaren 19an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...