2025-04-11
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaPatronalak negoziatzeko borondatea erakutsi ezean, mobilizazioak indartuko ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, grebara...

Patronalak negoziatzeko borondatea erakutsi ezean, mobilizazioak indartuko ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, grebara deituz

Patronalek helduen egoitzetako mahaia deitzeko konpromisoa hartu zuten duela urtebete, 2017ko Gabonetarako hain zuzen ere, eta gaur, 2018ko urriaren 1ean, UGTk eskatuta bildu da negoziazio mahaia.

Oraingo honetan ere, patronalek ez diote sindikatuok duela bi urte aurkeztutako plataformei erantzunik eman. Gauzak horrela, LAB sindikatuak argi azaldu du patronalek negoziatzeko borondatea izanez gero, negoziazio egutegi baten aldeko apustua egingo duela, baina borondaterik erakutsiko ez balute, LABek mobilizazioak areagotuko ditu grebarako deialdia eginez.

Negoziazio mahaia urriaren 19an batzartuko da berriro.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...