2025-04-14
HomeIndustriaMetalgintzaDiesel motoreen arazoaren aitzakiapean FIASAn burutu diren 25 kaleratze salatzen ditugu

Diesel motoreen arazoaren aitzakiapean FIASAn burutu diren 25 kaleratze salatzen ditugu

LAB sindikatuak joan den astean FIASAn, Langraitzen Subillabide poligonoan, Aldi Baterako Lan Enpresa bitartez lan egiten duten 25 langileren kaleratzeak salatu nahi ditu. FIASAk erabakia hartu du lan karga jaitsiera argudiatuz, bere bezeroek diesel motoreen isurketaren kontura dauzkaten arazoak direla medio.

Kaleratutako 25 langile hauen artean batzuk bi urte baino gehiago zeramatzaten kontratatuta ABLEren bitartez lanpostu estrukturaletan lanean, beraz beraien kontratuak iruzurrezkoak ziren. Hortaz, bai denboragatik eta burutzen zituzten lanpostuak estrukturalak zirelako, FIASAk berak kontratatuko langile finkoak izan behar ziren.

Langile hauek bezperan eta ABLEaren mezu ziztrin baten bitartez kaleratu zituzten, inolako azalpenik eman gabe, ez ABLEak, ezta FIASAk ere. Berriro ere patronalak koiuntura puntualen aitzakiapean enplegua suntsitzeko eta lan baldintzak prekarizatzeko eta kaskartzeko aprobetxatu nahi du, ziurgabetasuna eta beldurra zabalduz langileen artean.

LABek kaleratutako langileak berehala berrartzea eta beraien kontratuak finko bihurtzea exijitzen du, are gehiago jakin badakigunean FIASAren enpresa hornitzaileak lanez gainezka daudela eta FIASAn bertan, dela gutxi arte aparteko orduak sartu direla. LAB ekimenak proposatzen ari da enpresak langileok berrartzeko, eta exigentzia hau beste eremu batzuetara ere eramango dugu, besteak beste epaitegietara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: