2025-04-02
HomeIndustriaMetalgintzaItsasondoko Jasoko enpresa-batzordeak ondo baloratzen du lortutako hitzarmena

Itsasondoko Jasoko enpresa-batzordeak ondo baloratzen du lortutako hitzarmena

Egun indarrean dagoen hitzarmena bukatu baino hiru hilabete lehenago adostasunera iritsi dira JASO Itsasondoko langileak eta zuzendaritza datozen hiru urtetako hitzarmenak edukiko duen edukian. LABeko 5 ordezkari, ELAko 3 eta CCOOeko 1ek osatzen dute enpresa-batzordea. Hitzarmenaren indarraldia 2019tik 2021erainokoa izango da.

Besteak beste prejubilazioa eta kategori igoerak dauzka hitzarmen honek ardatz. 1958, 1959 eta 1960 jaiotako langileak prejubilatuko dira eta langileen kopuru handi batek, 59ik (JASOren herenak) hain zuzen, izango dute kategoria igoera. Honez gain KPI+0,8ko igoera salariala, 7 prejubilazioez aparte 5 behin-behineko langilek izango dute fijo gelditzeko aukera (guztira 12k) eta zuzendaritzak, enpresarako onuragarriak izan litezkeen ekarpenak egiten dituzten langileak saritzea adostu da.

Bi aldeek iraganean, hiru hilabeteko greba barne, izandako gora behera eta tentsioak gainditzeko beharraz jabetuta ekin zioten negoziaketari eta denak asetuko zituen hitzarmen duina helburu, Uztail bukaera aldera hasi ziren lehen bilerak. Elkarrekin adostasuna lortzeko aukerak zituzten puntuak lehenetsi eta berauek garatuz etorri da akordioa.

Enpresa batzordearen ustez, JASOk egun bizi duen egoerari dagokion hitzarmena da eta, nahiz eta, gai batzuk alboratu oso ontzat jotzen du lortutakoa. Batzarreko emaitza 87 baiezko, 16 ezezko eta 5 txuria izan da. Beraz, gehiengo oso zabalak eman duenez oniritzia, espero du honek enpresara lasaitasuna eta egonkortasuna ekartzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.

LABek Aianoxeko hitzarmen berrirako azken proposamena baztertzen du nahikoa ez delako

Martxoaren 31n Aianoxeko langile asanbladak hitzarmen berriaren alde bozkatu zuen. LABentzako hitzarmen berrirako proposamenean jasotako baldintzak ez dira nahikoa. Hala ere, mobilizazio eta grebaren bidez hitzarmena kaskartzea eta lan baldintzetan atzerapausoak gelditzea lortu dela azpimarratu nahi dugu.

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.