Tubos Reunidos enpresako langileek greba eguna zuten deituta gaurko zuzendaritzak ezarri nahi dien soldata jaitsiera salatu eta erreforma laboralak ahalbideratzen dizkion neurri atzerakoienak ezartzearen aurka. Zuzendaritzak deituta Ertzaintza bertara gerturatu eta inongo probokaziorik gabe mobilizazietan parte hartzen zirenen aurka jo du; zaurituak, atxiloketak eta identifikazioak eman direlarik. Honen aurrean Enpresa Batzordeak ondoko idatzi hau adostu du zuzendaritzaren eta ertzaintzaren jarrera salatzeko.