2024-12-21
HomeUncategorizedUPNk eta PSEk Hego Euskal Herriko Hezkuntzaren aurka egindako erasoak areagotuko ditu...

UPNk eta PSEk Hego Euskal Herriko Hezkuntzaren aurka egindako erasoak areagotuko ditu PPren Gobernuak

Pasa den apirilaren 10ean, Espainiako Gobernuak, aurten autonomia erkidegoek, Hezkuntzan eta Osasungintzan 10.000 miloi euro gutxiago gastatu beharko dituztela iragarri zuen. Horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak. Zehazki, Hezkuntzan, gastua 3.000 miloi eurotan gutxitu beharko da. Honen aurrean LABek argi du borroka dela bidea, bai erasoak salatzeko, eta bai botere politiko eta ekonomikoa eskuratzeko, Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema propioa eraiki ahal izateko. 


Atzo, apirilak 16, Espainiako hezkuntza ministroak irakaskuntza ez unibertsitarioko murrizketak zehaztu zituen. Ondorioz, argi eta garbi esan dezakegu, 30 urte atzera eramango gaituzten neurriak pairatuko ditugula. Unibertsitateko neurriak (ikasketen eskaintza murriztu, gutxieneko ikasle kopuruak handitu, matrikula tasak igo, …) aurki egingo duten unibertsitateen kontseiluan jakinaraziko dituzte.

Neurri zehatzak ezagutu ahal izateko ostiral honetan argitaratuko duten dekretuaren zain egon behar badugu ere, hauexek dira atzo espainiar Estatuko erkidego ezberdinetako hezkuntza kontseilariei jakitera eman zitzaizkienak:

 

 

 
  • Irakasleen eskola orduak igo. 

GEHIENEZKO ESKOLA ORDUAK

ORAIN ARTE
ERREFORMAREKIN
HH
LH
DBH 1
DBH 2
BATX
HH
LH
DBH 1
DBH 2
BATX
Administrazioa
EAE
23
23
17-18
17-18
17-18
GUTXIENEZ
25
GUTXIENEZ
20
NAF
23
23
21
21
 
Ikastola
EAE
24
24,5
21
19-20
19-20
NAF
24
22-24
19-22
19-21
19-21
Gizarte Ekimena
EAE
25,5
25,5
22
22
21-22
NAF
 
 
 
 
 
 

Ikastola eta Gizarte Ekimenezko ikastetxeetan itunak oraindik ere sinatzeko daude eta hor ere murrizketak egongo direla suposatzen da.

  • Ordezkapenak: gaixoaldiaren lehen hamar egunetan ordezkapenik ez.
  • Soldatak murriztu osagarriak kenduz.
  • Ikasleen kopuruak handiagotzea %20ean.

 

IKASLEAK GELAKO

ORAIN ARTE
ERREFORMAREKIN
HH
LH
DBH 1
DBH 2
BATX
HH
LH
DBH 1
DBH 2
BATX
Administrazioa
EAE
23
(2 urte 18)
25
25
25
30
+%20
NAF
 
25
30
30
35
Ikastola
EAE
25
25
30
30
30
NAF
 
25
30
30
35
Gizarte Ekimena
EAE
23
(2 urte 18)
25
25
25
30
NAF
 
25
30
30
35
 
 
 
  • Lanbide Heziketako moduluak. Bi mila orduko moduluak ez dituzte martxan ipiniko.
  • Batxilergo modalitate bat baino gehiago eskaintzeko derrigortasuna kendu egingo dute. 

Dugun informazioarekin, LABetik egiten dugun irakurketa da hezkuntza berriro ere ase ezinak diren merkatuen logikan jartzen dutela, kontuan hartu gabe horrek hurrengo belaunaldietan izango duen eragina. Horrela ez dago eskola porrotari eta eskola uzteari (Estatu espainiarrean %31,2koa da, Europan eta Hego EHn %14koa) aurre egiterik. Krisi garaian inbertsiorik onena den horri, alegia, hezkuntzari bizkarra emango diote. Titulatu berriak eta behin-behinekoak diren irakasle guztiak langabezira kondenatuko dituzte, hezkuntzan eman beharreko plantilen berritzea atzeratu egingo dute, ikasleekiko arreta indibidualizatua jipoituko dute, hezkuntzaren kalitatea, ekitatea, bikaintasuna, edukirik gabeko hitzak bilakatuko dituzte, …

Hezkuntza, Ikerketa eta Berrikuntza dira etorkizunerako herri batek egin dezakeen inbertsiorik egokiena, baina logika guztien aurka, neoliberalek aginduta, Espainiako Gobernuak zein Nafarroa eta EAEkoak hezkuntza jo puntuan jarri dute, merkatuen aginduak jarraituz beste eraso bortitz batekin datoz.

LABek Nafarroako eta EAEko Gobernuei eskatzen die orain arte ezarritako murrizketak bertan behera utzi eta Madrildik datozen neurri berri hauek guztiak ez betetzea. Era honetan, Espainiarekiko duten morrontza apurtuz subiranotasun ariketa egitea. Ez dugu onartzen Celaák eta Iribasek egin nahi duten neurrien arteko bereizketa, batzuk aplikatuz eta besteak ez. Bide beretik jarraitzekotan Celaák eta Iribasek hobe dute lehenbailehen etxera joatea, bestela jendarteak bidaliko ditu eta.

Gelen masifikazioak, irakasleen lan orduak handitzeak, ikasleek eta behin- behinekotasunean lanean ari diren irakasleek nozituko dituzte. Belaunaldi berrien hezkuntza kalitatea modu nabarmenagoan kaltetu eta okertuko dute. Hezkuntza aurrekontuetan plantilena da aurrekontu handiena duen kapitulua, eta aurreztu nahi badute, plantilak erasotuko dituzte milaka irakasleren lanpostuak desagerraraziz. Ikasturte honetan Nafarroan, bigarren hezkuntzan, irakasleen eskola orduak 19 ordutara igotzeak 236 irakasle gutxiago ekarri ditu. Planteatzen dituzten neurriekin Hego Euskal Herrian 4.000 lanpostuetatik gora suntsituko dituzte.

Ostiralean dekretua zehaztasunez ezagutuko badugu ere, aurreratu dezakegu LABen iritziz, orain arte jasotako erasoen aurrean egin bezala, eraso berri honek ere erabateko erantzuna eskatzen duela, mobilizazioa eskatzen duela, eta erantzun horretan hezkuntzako sektore guztiak bat egin behar duela. Ez da ikuspegi korporatibistetatik irakurketak egiteko garaia, ezinbestez, Herri gisako irakurketa egin eta Herri gisa erantzuteko garaia da. Hezkuntzaren kalitatearen alde, ekitatearen alde, kohesio sozialaren alde egin dezagun. Enpleguaren defentsa egin dezagun.

 

Espainiak ez dezala Gure Hezkuntzaz ezer gehiagorik erabaki!
Murrizketen aurka, kalitateko hezkuntza eta zerbitzu publikoen alde,
Euskal Herrian erabaki dezagun!

Euskal Herrian, 2012ko apirilaren 17an
 

 
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...