2024-11-24
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakEz da BGAE eta pentsio pribatuei buruz hitz egiteko garaia, 1.080 euroko...

Ez da BGAE eta pentsio pribatuei buruz hitz egiteko garaia, 1.080 euroko gutxieneko pentsio bat ezartzeko unea da pentsionistak pobreziatik atera daitezen

EAJk eta jeltzaleek instituzioetan dituzten ordezkariek ez dezatela jendea nahastu. Kalera irtetzen ari diren milaka eta milaka pentsionisten aldarrikapenak, bidezkoak izateaz gain, oso garbiak dira. Politikariek neurriak har ditzatela eskatzen dute, bai EAEn eta baita Nafaroan eta Espainian ere, pobreziaren mugaren azpiko diru iturriak jasotzen dituztenek gutxieneko pentsio duin bat izan dezaten, eta hori Euskal Herrian kalean aldarrikatzen ari diren 1.080 euroak dira.

Ez da kasualitatea erakundeetako arduradunek gaia beste nonbaiten kokatu nahi izatea eta beste marko batera eramatea, negoziazio kolektiboarena, non badakiten ezer gutxi egin dezaketen, non badakiten patronalek ezezkoan jarraitzen dutela lan baldintza duinak adosteko garaian.

EAJko ordezkari horiek enpresariak laguntzen jarraitzea nahiago dute, pizgarri fiskalekin, pentsio pribatuak negoziatzea onartuz gero. Bitartean, isilik daude enpresariek miseriazko soldatak, kontratu prekarioak eta behin behikekoak ezartzen dituztenean. Iruzur masiboa egiten ari direnean, Gasteizko Gobernuak berak berretsi duen bezala, ikuskatutako kontratuen %40 iruzurrezkoak direnean.

LABetik EAJri eta EAE eta Nafarroako erakundeei eskatzen diegu neurriak har ditzatela, pentsionistak hilabete bukaerara iristeko bidean, arazo horren aurrean benetako konponbidea emateko. Horrek, ezinbestean, ekarri beharko luke Gutxieneko Pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta, eskatzen ari garen Babes Soziala eta Gizarte Segurantzako sistema ezartzeko konpetentzia guztiak ez ditugun bitartean, pentsioak 1.080 euro horietaraino osagarritzea. Dei egiten diegu publikoki EAE eta Nafarroako datozen aurrekontuetan, hau egia bihartzeko aurrekontu-partidak sar ditzatela.

Horrek izan behar du lehen pausoak euskal pentsionistak pobre izateari utz diezaioten. Beharrizan larrienean dauden pertsonengan kokatu behar dira lehentasunak “bestelako” interesen gainetik, enpresariei laguntzak, porlanean eta behar ez diren azpiegituretan diru publikoa xahutzea… Horixe da pentsionistak eskatzen ari direna Euskal Herriko kaleetan, 1.080 eurotako Gutxieneko Pentsioa eta horri esan dio ezetz EAJk orain arte, parlamentuan planteatu izan denean ezetz bozkatuz. Aldarrikapen hauek pentsio pribatuekin nahastea, BGAEekin, benetako eztabaidari izkin egin nahi izatea eta herritarrak nahasteko asmoa izatea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.