2024-12-22
HomeIndustriaIndustria KimikoaLAB sindikatuak ez du onartzen Olaztiko Portland enpresan hondakinik erretzerik

LAB sindikatuak ez du onartzen Olaztiko Portland enpresan hondakinik erretzerik

LAB sindikatua enpresaren onura ekonomikoak langile eta herritarren osasunaren gainetik jarriko dituen Olaztiko Portland enpresan hondakinik erretzearen proiektuaren aurka azaldu da, izan ere, erre nahi dituztenak erretzeak kosteak merkatzen dizkio enpresari, baina, beste planta batzuetan gertatzen ari den bezala, ingurumenaren eta langile eta herritarren osasunaren kaltetan izango da.
Enpresak errauste plan honekin dirua aurreztuko dela argudiatu du eta aurrera eraman ezean, lanpostuak arriskuan egon daitezkenaren mehatxuarekin ere atera da. Posizio honen aurrean LAB sindikatuak mota honetako xantairik ez duela onartuko jakinarazi du.

Ekarrriko dituen kalte guztiak baztertuz, Yolanda Barcina eta Jose Maria Aracama Nafar Gobernuaren izenean babesa eman diote Juan Bejar Cementos Portland taldeko presidenteari Olaztin hondakinak erretzeko proiektuari. Enplegua eta osasuna ezin dira kontrajarri, Nafar Gobernuaren betebeharra Nafar guztion osasuna zaintzea eta gure herrialdean enplegua sortzea da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...