2024-11-26
HomeIndustriaMetalgintzaBederatzi egunez greban diren SAMMICeko langileak hala jarraituko dute

Bederatzi egunez greban diren SAMMICeko langileak hala jarraituko dute

Pasa den astelehenean, uztailaren 2an, greba mugagabeari ekin zioten SAMMIC S.L.ko langileok enpresak onartutakoa aldatu edo ez aplikatzeko aukeraren aurrean. Greba mugagabea hastearekin batera, enpresa batzordea eta enpresako zuzendaritza hitz egiten hasi zen akordio batetara iristeko.

SAMMICeko enpresa-batzordearen oharra

SAMMICeko langileak greban bederatzi egunez, eta hala jarraituko dugu

"Pasa den astelehenean, uztailaren 2an, greba mugagabeari ekin genion SAMMIC S.L.ko langileok (aurretik bost greba egun eginak genituen). Greba mugagabea hastearekin batera, enpresa batzordea eta enpresako zuzendaritza hitz egiten hasi ginen.

Astelehenean izan genuen aurrenengo bilera, eta pausoak ematen joan ginen arren, atzo goizean berriro ere, blokeo egoera batera iritsi ginen. Enpresak bere marra gorria markatu zuen eta enpresa batzordeak ere bai. Bi marra gorri horiek ez dira bateragarriak, beraz, arratsaldean langile batzarra egin zen. Alde batetik, komiteak grebarekin jarraitu eta negoziatzen segitzearen aldeko apustua egin nahi zuen, eta beste alde batetik, grebarekin amaitu eta enpresako zuzendaritzaren proposamena onartzea zen aukera. Greban jarraitzea erabaki zuen batzarrak botazio bidez. Beraz, langileek lehenago hartutako bidearekin jarraitzea erabaki zuten.

Inaplikazio klausularekin edo blindaje klausularekin dago ezadostasuna. Enpresak ez du puntu hori onartu nahi. Puntu horrek esaten duen gauza bakarra da, sinatutako akordioan adostutakoa errespetatuko dela. Enpresak onartutakoa aldatu edo ez aplikatzeko aukera izan nahi du behin akordioa sinatuta ere, eta SAMMIC-eko langileok ez gaude hori onartzeko prest! Behin sinatutakoa errespetatuko denaren bermea nahi dugu.

Batzarraren ondoren zuzendaritzarekin biltzera joan ginen, baina, ez gintuzten hartu.

Azkoitian, 2018ko uztailaren 6an"


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Elgoibarko Egondoko langileek mobilizazioei ekin diete enpresa-itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresa–itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta. Gaur ere mobilizazioa egin dute, eta beste horrenbeste egingo dute aste honetako asteazken eta ostiralean ere.

EAEko aurrekontuak zehazterako orduan langileen parte hartzea bermatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur goizean egin den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bileran, LABeko ordezkariek salatu dute EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu direla. Honetaz gain, proposamen zehatzak jasotzen dituen txosten bat helarazi diote Nöel D’Anjou Ogasun sailburuari.

Aldarrikatuko dugu Euskal Herriak ahots propioa izan behar duela CAF taldeko Enpresa Batzorde Europarrean

Azaroaren 27an bilduko da lehen aldiz CAF taldearen Europako Enpresa Batzordea izango denaren oinarriak adostu beharko lituzkeen negoziazio-mahaia. Bilera hau Beasaingo lantegian egingo da, 10:00etatik aurrera.