2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaArcelor Mittal Olaberria borrokan, hitzarmen duin baten alde

Arcelor Mittal Olaberria borrokan, hitzarmen duin baten alde

Mobilizatzea beste biderik ez zaie gelditzen langileei eta, horregatik, gaurtik irailera bitarte mobilizazioak burutuko dituzte astelehen, asteazken eta larunbatetan, txanda bakoitzeko ordu beteko lanuztea eginez.

Olaberriako Arcelor-Mittaleko enpresa batzordearen oharra:

Olaberriako enpresa Arcelor Mittal-eko batzordeak (6 LAB, 5 CCOO, 2 UGT) aho batez erabakita eta langileen gehiengo zabalaren babesarekin, mobilizazioak hasi ditu hitzarmen duin baten defentsan.

Negoziaketa mahaia 2017ko azken asteetan osatu arren, 2018ko ekainera arte ez da benetazko negoziaziorik izan. Enpresa-batzordeak lau zutabetan jarri du negoziaketaren garrantzia: enplegua, soldata igoera, ordu jeitsiera eta inbertsioak. Lehen bileretan enpresak inbertsio planak aurkeztu zituen. Azken bileretan ordea, zuzendaritzak ez du inolako pausurik eman langileen eskaeretara gerturatu eta akordioa lortu ahal izateko.

Langileok hasieratik, 2013an genituen baldintzak berreskuratu eta urte horretako lan ordu kopurura jaistea eskatu dugu ezer negoziatu aurretik. Zuzendaritzak jaitsiera hau onartu du lan egutegiak erabateko malgutasunarekin egiteko baldintzapean. Soldatetan 2018 urterako %0,5eko igoera eskaintzen dute, eta 2019rako ez du inolako proposamenik egin.

Enpleguari dagokionez berriz, 2018an errelebo kontratua egiteko konpromisoa hartu du, baina hortik aurrera uko egin dio enplegua sortzeari.

Egoera honetan, mobilizatzea beste biderik ez zaigu gelditu langileoi eta horregatik, gaurtik irailera bitarte mobilizazioak burutuko ditugu astelehen, asteazken eta larunbatetan txanda bakoitzeko ordu beteko lanuztea eginez.

Geldialdiek dirauten bitartean lantoki aurrean elkarretaratuko gara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.